Nolako Emakumeen Etxea nahi zenuke herrian?

emakumeen etxea gogoeta Errenteriako Udalak Emakumeen Etxea sortzeko hausnarketa kolektiboa martxan jarriko du. Prozesu horren lehenengo faseari uztailaren 6an ekingo zaio eta hurerngo bilera uztailaren 13an izango da. Bilerak Merkatuzarren izango dira, 18:00tatik 20:30era.

Errenteriako Udalak bertako emakume guztiei eta emakume taldetako eta talde feministatako kideei hausnarketa prozesu honetan parte hartzeko gonbita luzatu die.

Txirrita parkean eraikiko da Emakumeen Etxea legegintzaldi honetan bertan. Eraikinaz Udala arduratuko da, baina bere eduki eta helburuak hiritarren esku egongo dira.Bi bilera hauen helburua egungo egoeraren inguruko hausnaketa abiatzea izango da; egitasmoaren beharraren eta aukeren inguruko gogoera egitea.

Haurtzandegi zerbitzua eskainiko da. Horretarako, hiru egun lehenago abisatu beharko da 943449576 telefonoan edo berdintasuna@errenteria.eus helbidean.

Kartela_EE6.