Gauez aparkaleku moduan erabili ahal izango da Galtzarabordako futbol zelai bat

20160629_185015Gauez aparkaleku moduan erabili ahal izango da Pio Baroja ikastetxeko (Galtzarabordako) futbol zelaia. Udalak egindako auzo batzarren errondatik ateratako ondorioetako bat da aparkaleku berriaren hau.

Ekintza edo jardun politiko munizipala herritarren eta Udalaren arteko erantzukizun partekatu gisa ulertuta, pasa den legegintzaldian auzo batzarren praktikari ekin genion. Bi urtean behin egiten da ziklo hau eta Auzo Elkarteei auzotarren beharrak eta proposamenak Udalari helarazteko balio die.

Konkretuki Galtzarabordako auzoan gobernu taldeari egin zitzaizkien eskaera eta ekarpen ezberdinen artean, Pio Baroja eskolako futbol zelaia gauean behintzat aparkaleku gisa erabiltzeko aukera izan zen. Beharrezkoak diren kontsulta eta ejekuziok arazorik ekarri ez dezan egin beharreko azterketen ondoren espazio hori bi funtzio horiek beteko dituen elkarbizitza espazio bihurtuko da. Hau da, egunean zehar kirol eta aisialdirako gunea izanen da, gauez, Miguel Zabaletan egiten den bezala, aparkaleku erabilera emanez. Modu honetan 55 bat plaza berri sortzen dira hurrengo ordutegietan:

  • Udan 21:00-09:00
  • Neguan 20:00-09:00

Bihar bertan, uztailak 1, martxan jarriko da funtzionamendu berri hau. Lehenago egin ez bada jaien garapen normala errespetatzeagatik izan da, Auzo Elkarteak eskatu bezala, espazio hori hainbat ekintzetarako erabiltzen baita.