Ramadaneko jatordu irekia eskainiko du bihar Urratsa Elkarteak Koldo Mitxelena ikastetxeko patio estalian

Gonbite kartela
Gonbite kartela

Ostiral honetan, uztailaren 1ean, Urratsa emakume musulmanen herriko elkarteak, iluntzeko 21:00etan, Ramadan-eko “gosari irekia” eskainiko du praktika hau herritarrek ezagutu dezaten.

Gainera, henna tatuaiak ere egingo dituzte gerturatzen den orori.

Ekintza honen bidez, elkarteak hilabetez ia mundu osoan zehar musulman ugarik aurrera eraman ohi duten praktika, herritarrei azaldu nahi diete. Hori dela-eta, azalpenak eskainiko dituzte, eta behin eguzkia sartzen denean, jaki tipikoak denon artean dastatzeko aukera eskainiko dute musika arabiarra- ren doinuaz.

Ekintza honetan Onda Euskadi elkarteak parte hartuko du. Bestalde, kulturarteko sensibilizaziorako ekintza izanik, Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapeneko lankidetzako eta giza eskubidetako atalak lagundu du.