Errenteriako zatirik berdeenak sakonean ezagutu nahi? Hona hiru proposamen

bisita gidatuak2Uda honetan zehar Errenteriako paraje asko ezagutzeko aukera izango du hala nahi duenak. Gaur aurkeztu dituzte hiru ibilaldi berri. Prentsaurrekoan izan dira  Margi Iturriza  Galemys enpresakoa; Jose Cruz Legorburu, Ingurumen zinegotzia: eta Eider Calderon Oarsoaldea Turismokoa.

Larunbat eta igandetan izango dira bisita gidatuak 10:00tan hasita. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira bisitak eta frantsesez egin nahi duenik bada, moldatuko liratekeela diote. 2 euro balio du helduentzat eta euro bakar bat gazteentzat (16 urte artekoentzat). Taldeak ez dira inoiz 15 pertsona baino gehiagokoak izango.

Bisita egin nahi dutenek Errenteriako Turismo Bulegoan eman beharko dute izena. Zabalik dago, egunero, 9:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 19:00tara.

Hona eskainiko diren lau bisita gidatuak. Ingurumenari zuzendutako webgunean informazio gehiago eskuratu daiteke:

  • Añarbe: Lau ordutako ibilbidea egindo da paraje zoragarrietan barrena. Bioaniztasunaz gozatzeko parada ederra, bertako pago eta urmaelak ikusiz.
  • Aizbitarte: Ordu eta erdiko tartean arbasoek ondarea ikusi ahal izango da.
  • Lau haizetara: Parke periurbano honetan monolito ederra daude. Hiru orduko ibilaldia da.
  • Txoritokietan egiten ari diren indusketa lanak baliatuz, haiek bisitatzeko aukera izango da uztailaren 11tik 16ra. Ordubeteko bisitaldiak izango dira.ibilaldiakKartela_2016