Oarso aldizkaria salgai dago jadanik

oarso aldizkaria prentsaurrekoaOarso aldizkaria salgai dago jadanik. Aurtengoa 51. alea izango da. Beti bezala, Madalenak hasi baino apur bat lehenago iritsiko da errenteriarren eskuetara. 7 euroko prezioa izango du eta salgai egongo da udaletxeko arkupetan eta betiko saltokietan. Berungo Pako kioskoan, Gabierrotako Zubia kafetegian, Izteako hanbait puntutan: Razkin ektankoa, Iztieta kioskoa, Osina Natur denda eta Madalena goxotegia. Erdigunean ere jarriko da salgai: Hostoak, Alamedako kioskoa, Etxenike loteria, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Xenpelar loteria, Morrongileta kioskoa, Bitxi Kolore eta Foru plaza kioskoan.

Julen Mendoza, Errenteriako alkateak esan du aldizkari bikaina dela baina bi norabidetan hobetzen saiatuko direla datozen urtetan. Batetik, hizkuntzaren kontua dago:29 argitalpen izango dira euskaraz eta 5 elebitan, %42a. Berdintasunera iristen ari da alor honetan pixkanaka-pixkanaka. Parekidetasunetik urruti dagoena, ordea, generoaren gaia da. Emakumezkoek idatzitako artikuluak %23a besterik ez dira. Mendozak esan zuen hori hobetu beharra dagoela, “emakumeen begiradarik gabe ezin baita historia idatzi”.

1.200 ale izango dira salgai. 75 artikulu biltzen ditu 335 orrialdeko liburukoteak. Prentsaurrekoan zenbait artikulu nabarmendu dituzte, hala nola, Andra Mari eta Landarbaso abesbatzei eskainitakoa, eta baita azkenaldian topatu diren aurkikuntza arkeologikoei buruzkoa ere.