Alhondigako komunak edonorentzat irekita egongo dira egunean zehar

Bienestar social | Erdigunea | Hiri Mantenua 2016-07-20 | 0

Alondiga zaharrean dauden komunak (Foru plaza) gaurtik aurrera irekita egongo dira herritarrek erabil ditzaten. Goizeko 09:00tatik 21:00tara egongo dira zabalik (aste osoan, jai egunak barne). Orain arte aparkalekuko erabiltzaileek soilik erabili zitzaketen, baina Udalak publiko egitea erabaki du. Izan ere, auzo guztietako komun publikoen hobetzea eta gehitzea da Udalaren helburuetako bat aurtengo legegintzaldian.

No comments yet.

Utzi erantzuna