Eraso sexisten aurkako materiala sortu dute festatarako

Ahalduntzea | Berdintasuna | Madalenak 2016-07-20 | 0

Argazkia 1Oarsoaldeko udalek sentsibilizazio-kanpaina jarri dute abian, udan jai parekideen alde. Eraso sexisten, homofoboen, xenofoboen eta tranbofoboen aurka jardutea da helburua. Honakoa da helarazi nahi izan duten mezua:

Jaietan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, benetan garrantzizkoa da elkar errespetatu behar dugula nabarmentzea eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugula aldarrikatzea.
Emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten ditugu, izan ere, enbarazu egiten digute, indarrez hartzen gaituzte, inguratu egiten gaituzte edo eraso egiten digute. Taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetan ospatzen dira festak; horregatik dira toki horiek sentsibilizatzekoak, elkarren arteko errespetua eta tratu ona bermatze aldera.

Abian jarritako kanpaina honen helburuak hauek dira: batetik, errespetuzko jarrerak aldarrikatzea, guztion gozamenerako jaiak izan daitezen, inolako eraso sexista, homofobo, xenofobo eta transfoborik gabe; eta bestetik, tabernetan, txosnetan eta elkarte gastronomikoetan erasoen aurkako informazioa izatea, nola jokatu behar duten jakiteko. Horretarako, materiala sortu dugu, eta helarazi egingo diegu:

– Jai parekideen aldeko kartela, “Festetan beldurrak gurekin jai” leloarekin.
– Eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa.
– “Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu, ERANTZUN!!” Pegatina. Animatu egingo ditugu pegatina hau emakumeen komunean jartzera, edo taberna, txosna edo elkarteko arduradunentzat ikusgai dagoen toki batean jartzera.
Eraso egoera baten aurrean herritarrak udaltzainekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu, haiek ere kanpaina honetan partaide baitira, eta arlo honetako gertakizunetan nola jokatu bai baitakite.
Gizarte zerbitzuek, Berdintasunerako arloak eta Udaltzaingoak elkarlanean aritzen dira, hartara, ahalik eta erantzunik egokiena eta azkarrena emango dute, egoeraren premien arabera. Udaltzaingoa, halaber, Ertzaintzarekin batera aritzen da elkarlanean.

No comments yet.

Utzi erantzuna