Aizpitarteko barrualdeak ezagutzeko bidaia arrakastatsua

Aizpitarte20160822_2Igandeko espeleologia-txangoa arrakastatsu gisa definitu dute bertan parte hartu zutenek. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Errenteriako Udalak antolatuta, Aizpitarteko kobetan barrena (Errenteria, Aiako Harria Natura Parkea), urak sortutako koba eta simak bisitatu zituzten Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen eskutik, baita Jesus Tapia arkeologo adituaren laguntzaz ere.

Historiaurreko bizimodura atzera pausua egin eta gizakiaren bizileku izandako gune hau ezagutu zuten hiru orduko esperientzia honen bitartez.

Antolatzaileek eskerrak helarazi nahi dizkiete txango hau aurrera ateratzen lagundu duten aditu zein parte hartzaile guztiei.