Hibaikako emakumeak, Liga bila; gizonezkoek, igoera jopuntuan

6630743f-7a5c-496d-9700-44b6fd797398Asteburu honetan estropada historikoa izan dezakete Hibaikako neska mutilek. Emakumezkoek Liga irabazteko aukera daukate eta gizonezkoek ARC-1era mailaz igotzeko aukera.

Emakumezkoak dira aukera eskuraen daukatenak. Abuztuaren 27an, larunbatean, jokatuko dute estropada hain ondo ezagutzen duten Oiartzun ibaian 13:30ean. Lehen edo bigarren postuan geratzen badira, Ligako irabazle izango dira. Hortik atzerako postuek atea irekiko lioke San Juandarrei ere kalkuluak egin beharko lirateke postuen arabera.  Proba bi txandatan jokatuko da, erlojuaren aurka. Hibaikaren egoitzatik abiatuko dira itsasorantz eta han ziaboga hartu ostean Alameda inguruan amaituko dute arraunbidea.

Etxeko arraunlariak ikusteko aukera paregabea, beraz, larubatekoa.

IMG-20160703-WA0034Gizonezko seniorrak, igoeraren bila

Larunbat eta igandez lehiatuko dira gizonezkoak igoera erdiesteko. Sekulako denboraldia egin dute, zailtasun guztiei aurre eginez eta Colindres eta Plentzian izango dute denboraldia borobiltzeko aukera. ARC-2 ligako hirugarren postuan geratu direnez, ARC-1erako igoera postutan daude, play-offetan.  Proba hauek ere erlojuaren kontrakoak izango dira eta punturik gehien lortzen dituzten bi trainerak igoko dira. Errenteriarrez gain, Sanpedrotarra, A. E. Santurtzi eta Arkote jardungo dira lehian. Oso zaila izango da igoera lortzea, baina nork daki? Ezustekoa emateko prest daude etxekoak.