Consuelo Urtiagak ehun urte bete ditu gaur

concepcion 100 urteConsuelo Urtiaga Perezek 100 urte bete ditu gaur. 1916ko irailaren 2an jaio zen Consuelo Garesen. Gero, Errenteriara etorri zen bizitzera. Gaur egun berezia da beretzat eta bere familiarentzat eta seme-alabez, eta bilobez inguraturik ari da ospatzen.

Jaione Karrikirik, Udaleko zinegotziak, lore-sorta eder bat eraman dio gaur eguerdian.