Emakumeen ahalduntzerako eskolak

eskolakEmakumeen Ahalduntzerako Eskolak 2016-2017 ikasturterako egiten duen eskaintza aurkeztu zen ostiralean. Bertan bi dira bateratzen diren eskaintzak:
Alde batetik, Eraldaketa Feministarako Eskola, bertan Errenteriako Udalak eta Garaipen Elkarteak antolatzen dituzten ikastaroak izango dira.

Aurten, hirugarren ikasturtez, martxan jarriko da eskola eta iazko datu onek nabarmendu nahi ditugu: guztira 142 emakumek eman zuten izena; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira. Horregatik, urrian hasiera emango diogu berriz eskolari ondorengo eskaintzarekin:

Guztira 8 ikastaro jarriko dira martxan:
– Neska gazteentzako rap feminista
– Arte anitzetako jabetze tresnak
– Munduko emakumeen literatura
– Emakumeak eta osasuna
– Sexualitateak ez du adinik:afektibitate erlazioak heldutasunean
– Adimen emozionala eta ahalduntzea
– Indarkeria ikusezinari aurre egiten: osasuna sendotzeko baliabideak
– Autodefentsa feminista;

2 topagune:
– Emakume zaintzaileentzako topagunea
– Jatorri anitzetako emakumeen elkargune multikulturala;
Kultura anitzetako emakumeen artean sareak sortzeko hilabeteko espazioa;
Eta indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko autolaguntza talde bat.

Berritasun bezala Eztabaidarako Txokoa jarriko dugu martxan, hilabetean behin, larunbat goiz batean. Gai baten inguruan elkartzeko eta erreflexionatzeko helburuarekin sortzen den espazioa da. Momentuz, abendura arteko gaiak zehaztu ditugu baina urtarriletik aurrera jarraituko dugu.

Honi guztiari hasiera emateko eta Bragada Criminal, eskolan sortutako rap taldearen proposamenari erantzuteko, aurkezpen jardunaldia antolatuko dugu. Bertan, Rebeca Lane rapera Guatemaltecaren hitzaldia eta kontzertua izango ditugu.

Ikastaro guzti hauek doan dira eta izena emateko epea irailaren 26an irekiko da eta urte osoan zehar irekita egongo da. Izena emateko bide ezberdinak daude: e-mailez (eskolafeminista@errenteria.eus) edo telefonoz (943 449 576).

Bestetik, Emakumeak: Topaketak eta gizartearen parte-hartzea helburu. Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira 100 ekintzatik gorako eskaintza zabala da eta iaz 1385 emakumek hartu zuten parte.

Izen ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 20an, 21ean eta 22an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

Errenteriako emakumeei bereziki, baina baita Oarsoaldeko emakume guztiei ere gonbitea luzatu nahi diegu topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune honetan parte hartu dezaten.
Programazio guztia: http://www.errenteria.net/eu/html/58/4820.shtml