Oz Zinema elkarteak I. Bideo Espres lehiaketa antolatu du

Exprés y Acción Atlantikaldia, Kultur Topagune eta Musika Jaialdiaren barruan, Oz Zinema elkarteak, I. Bideo Espres Lehiaketa antolatu du, 3, 2, 1… Atlantikaldian grabatzen – Exprés y acción, titulupean.

Lehiaketaren helburua, parte-hartzaileek 48 ordutan film labur bat aurkeztea da. Gehienezko iraupena 5 minututakoa izango da eta derrigorrez erabili beharko da, antolakuntzak aldez aurretik iragarriko duen objektu eta elementu bat barneratzea.

Elementuak, hilaren 23an, goizeko 9:00etan iragarriko dituzte, egun eta ordu horretan lehiaketari hasiera emanez. Interesdunek izena eman beharko dute parte hartzeko atlantikaldia.errenteria.eus webgunean eta bertan aurkituko dituzte, baita ere, lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketak hiru lan onenak sarituko ditu: 500 euroko ordainsaria jasoko du lehenengoak, 300 eurokoa bigarrenak eta 150 eurokoa hirugarrenak.

Aurkeztutako lanak, azaroan ospatuko den XXI. Errenteria Film Laburren Jaialdian ikusgai izango dira.