Oiartzun ibaiaren Paisaia-plana aztertu dute EHUko udako ikastaroetan

IkastaroakEHUPasa den irailaren 8 eta 9an, “Paisaia babestu, kudeatzeko eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, zehaztapenak eta ekintza-planak” izeneko EHUko udako ikastaroan antolatu zen Gasteizen. Bi egun iraun dituen saio horretan Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiarako Ekintza-plana (2016-2025) izan dute aztergai (2015eko abenduaren 2an onatu zuen Plana Errenteriako Udalak).

Errenterian egindako lanarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak garatutako plana ere aurkeztu dute, sortu berri diren ekintza-plan horien erabilgarritasuna eta balioa ezagutarazteko helburuarekin. Errenterian egindako planak 47 ekintza-proposamen jasotzen ditu ibai-ardatz guztirako, eta biztanleen partaidetza nabarmena izan du.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, plan horiek egiteko diru-laguntza eskaintzeaz gain, ikastaroaren antolakuntzan ere parte hartu du, Kultura Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera.

Errenteriako udal-arduradunek gogorarazi dute Ekintza-plan hau ibaiaren inguruko auzoetan (Iztieta, Olibet-Etxeberrieta, Erdialdea, Gabierrota, Fanderia eta Lartzabal) gizarte, hirigintza eta ingurumen izaera duten jarduerak gauzatzera zuzenduta dagoela.