Emakumeen Etxearen bigarren fasea ekitear

emakume etxeaErrenteriako Udalak urteak daramatza emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea helburu duten berdintasunerako politikak garatzen bere Berdintasun Azpisailetik. Bide horretan urratsak ematen jarraitzeko, Errenteriako Emakumeen Etxea sortzeko hausnarketa kolektiboa martxan jarriko dugu.

Prozesu horren bigarren faseari ekingo diogu urriaren 1ean jardunaldi batzuekin. Jardunaldia Merkatuzarren izango da, 10:00etatik 14:00etara. Lehenengo, beste emakumeen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu eta, ondoren, esperientzia horietatik atera ditzakegun ikasgaiak taldeka landuko ditugu.

Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei prozesu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu.
Hausnartu dezagun zer-nolako etxea nahi dugun!