Urriaren 6an ‘Sparrows’ filma ikusgai izango da OZzinemaren eskutik

Sparrows_1Bueltan da Ozzinema zinekluba eta film berria dakar. 64. Donostia Zinemaldia amaitu berri dela aprobetxatuz, Ozzinemak, Sparrows filma aurkeztuko du. Film honek  63. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen. Rúnar Rúnarsson zuzendariaren eskutik datorren film hau, 2015ean, Donostia Zinemaldian Sail Ofizial barnean aurkeztu zen. Filmak Eskandinar zinearen esentzia mantentzen du. Aurkikuntzaz eta familiari buruz hitz egiten du perspektiba desberdin batetik.

Oraingo honetan, Donostia Zinemaldiko enbaxadore onenak ekingo dio aurkezpenari, bertako Jose Luis Rebordinos jaunak.

‘Sparrows’ filma urriaren 6an, osteguna, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen zinematan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean. Sarrerak 4 euro balio ditu.