Eragile eta ostalariak, gustura Atlantikaldiarekin

valoracion atlantikaldia

Atlantikaldiaren hirugarren edizioa amaituta, balorazioak egiteko bilera erronda hasi da. Atzo, eragile eta ostalarien txanda izan zen. Bileraren xedea euren iritziak jasotzea zen, datorren urteko Atlantikaldia aurtengoa baino hobea izan dadin.

Orokorrean, ostalariak eta eragileak “oso gustura” agertu dira hirugarren edizioak izan duen arrakastarekin. Atzokoa aurrez aurreko bilera izan zen, gertuko inpresioak jasotzeko. Datozen egunotan antolatzaileek inkesta bat banatuko diete eragileei iritziak modu antolatuago batean jasotzeko.