Grezian dauden errefuxiatuak laguntzeko Paella Solidarioa antolatu da

Microsoft Word - Bazkari Solidarioa2.docxGrezian dauden errefuxiatuekiko solidarioa den ekitaldi parea antolatu da aste honetarako. Ostegunean hitzaldia izango da eta larunbatean paella. Bertan lortzen den dirua hango proiektuetarako bideratuko da.

Gure elkarrizketetan Errefuxiatuen Krisiari buruz askotan ibiltzen  gara solasean. Arazoa urrun dago eta heltzen diren berriak urrutitik datoz, baina badakigu badagoela jendea han laguntzeko prest. Horrela iritsi zitzaigun Intxaurrondoko Elkarte Gastronomikoak ekimen interesgarri bat  jarri zuela martxan. Bere proiektuak, Zaporeak-Solidario, distantziak apurtu eta sukaldea beharra ikusten zuten lekuan kokatu zuten.

Zaporeak, Chios ugartean dauden Errefuxiatuen bi kanpamentutako elikaduraz arduratzen da. Donostian kudeatuta eta Greziara txandaka joandako boluntarioen bitartez, duintasun zatitxo bat eta osasun pixka bat bidaltzeko nahian, elikagarritasuna zainduz eta errefuxiatuen sukaldatzeko modu eta ohituretara egokituz, egunero  1500-1700 menu sukaldatzen dira.

Giro honetan, Truk partida eta afari baten inguruan astero biltzen garen lagun talde batetik hasita, lagun gehiago elkartuz eta indarrak metatuz, Kanpamentuak astebeterako behar dituzten elikagaiez hornitzeko (6.000–10.000 euro) eta errefuxiatuek bizi duten errealitatea kaleratzeko  helburarekin,Orereta-Errenterian ekitaldi herrikoi xume hauek antolatzeko asmoa sortu zen.

  • Urriak 13, 19:30 tan: Reina Aretoan. Zaporeak-Solidario proiektuaren video-hitzaldia. Zaporeak taldeko kideek aurkeztuta, errefuxiatuen egoeraz eta beraien proiektuaren berri emango digute.
  • Urriak 15, 14:00 tan: Koldo Mitxelenan. Errefuxiatuentzako janaria bihurtuko den dirua biltzeko, Paella Solidarioa.

Menua: Sarrera Paella Valentziar erara Postrea Ura, Sagardoa eta ardoa

Prezioa:Helduak 20 euro, haurrak 10 euro

Barazki paella aukeran, txartela erosterakoan aldez aurretik eskatzen dutenentzat.

Laguntza ekonomikoa emateko kontu korrontea: 2095 5064 80 9116347453 (Urriak 15 arte)