Iztietako zubia hobetzeko lanak burutu dira

iztietako zubiaIztietako zubia hobetzeko lanak egin dira azken astetan. Zubia margotu eta argitu egin da. Lan bertikaletan aditua den enpresa batek burutu ditu lan hauek eta 24.163,70 euroko ordaindu dira.

Aipatutako lanak Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza-planean aurreikusitako lanen artean sailka daitezke. Paisaiaren planeko 4. ekintza bezala aurreikusten zen Iztietako erribera berreskuratzea eta honen barruan oinezkoentzako pasabidea edertzea eta argitzea. Burututako garbiketa, margoketa eta argiztatze lanek horixe izan dute helburu. Margotzeaz gain, LED teknologiako argiekinibaiaren gaineko arkuaren forma nabarmentzea lortu da. Modu honetan, Paisaia-unitatearen gune batzuetatik argi ikusteko moduan gelditu da zubia.

Oiartzun ibaiaren Paisaia-plana aztertu dute EHUko udako ikastaroetan