Larunbatean Landalurraren azoka izango da Alamedan

Azoka1Larunbatean, urriak 15, Errenteriako XII. Landalurraren azoka antolatuko da, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarrekin antolatuta. Errenterian antolatzen den azoka herriko lehen sektoreko eragileen azoka da Landalurraren hau eta helburua inguruan lanean dituzten lehen sektore enpresak ezagutzea da eta hauek egiten duten lanari errekonozimendu bat ematea.

Ez dugu ahaztu behar gure herriaren landaguneko paisaia mantentzen duten eragileak ditugula eta kalitatezko elikagaiez hornitzen dituztela azoka, salmenta guneak eta gure etxeak. Era berean, Udalaren aldetik joan den urtean Ingurumen sailetik egindako lanak plazaratu nahi dira, herriko jendeari Udalak jarraitzen dituen lan ildoen azalpena emateko.

Azokaren ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak arte izango da.Nekazal produktuen salmenta azoka, abere erakusketa, energia erakusketa, perretxiko erakusketa, talo tailerra eta Errenteriako Basosoro baserriko esnearekin egindako txokolatada izango ditugu, besteen artean. Aurtengo aipamen bereziko ekimenen artean hurrengoak daude:

  • Energia erakusketa (GOIZEZ), Usurbilgo Lanbide Hezkuntzako Eskolaren laguntzaz
  • Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Errenteriako ARKAITZA, XERA, OARSO SAGARDOTEGIA, ZUZEN, KERALA, TOURING, SINDIKATO, GAZTELU eta GAMON 14 tabernak bertako produktuekin prestaturiko mokadutxoak dastatzeko aukera izango da. 

Cartel