Auzo batzarrak izango dira datorren astean Olibeten, Pontikan, Fanderian eta zentruan

Auzo-Batzarak-e1392799630344Datorren astean auzo batzarren dinamikari berriz ekingo dio Udalak hauteskundeen etenaldiaren ondoren eta falta diren auzoak bisitatuko ditu. Horretarako Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos hirigintza eta mantenu zinegotziak hurrengo batzarrak egingo dituzte azken bi urteetan egindakoaren kontu eman eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jasotzeko. Honakoak dira auzo batzarren lekuak eta datak:

  • Astelehena 17, 19:00tan Zuhaitza Auzo Elkartea, Olibet-Ugarritze.
  • Asteartea 18, 19:00tan Erdiguneko Reina Aretoan.
  • Asteazkena 19, 19:00tan Pontikako Auzo Elkartean.
  • Osteguna 20, 19:00tan Fanderiako Auzo Elkartean.