Errenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du

gardentasun atariaErrenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du: gardentasuna.errenteria.eus. Pauso garrantzitsua izango da webgune hau gardentasunari dagokionez eta informazio publikoa bilatu eta erabiltzeko sinplifikatzeari dagokionez.  Atariak informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak eta 2015 urte amaieran aurkeztutako Legegintzaldi Planaren konpromezuak betetzen ditu. Zentzu honetan gogoratu behar da, Legegintzaldi Planak 2012. urtean Errenteria 2025 Plan Estretegikotik edaten duela. Gogoratu behar da herritar, gizarte-eragile eta politikarien lankidetzarekin egin zen Plan Estrategikoak zer zehazten zuen 6. erronkan: Errenteria konektatutako hiri irekia izango da.  Zentzu honetan, transparentzi portal batek, Open Data plataformaren hasiera denak, erronka honi erantzuteko egiten diren ekintzetan txertatzen da.

Atari hau bi modutara interpretatu behar da. Bata teknologikoa edo Open Datari edo datu irekiei dagokiena. Datu Irekiak datu publiko mugaketarik gabe eta formatu berrerabilgarrietan emateari dagokionez esan behar da plataformaren arkitektura teknologikoak erabat ahalbidetzen duela eginkizun hau. Gobernu talde honek datu irekien filosofiaren garapena eskubide baten egikaritzea bezala ulertzen du. Administrazioak sortzen dituen datu publiko guztiak eskuragarri izatea eta informazioa modu irekian ematea eta demokratizatzea.

Beste partea transparentzi atari dagokiona da. Bertan hainbat esparrutako informazioa aurkituko du herritarrak informazioa modu errazean egoteko legeak eskatzen duena beteaz. Baina betebehar hauek baina urrunago joateko erabakia du Udaletxe honek, herritarrentzat interesgarri izan daitekeen informazio publiko jartzen.

Guzti honekin atari honen helburua tresna erabilgarri eta moderno bat izatea da. Horretarako 8 kategoriatan banatzen du informazio guztia:

gardentasun ataria1- Antolaketa, plangintza eta ondarea: bertan udalbatzaren osaketa, talde politikoen kontaktuak, batzorde ezberdinen funtzioa eta konposizioa eta antolaketari dagokion informazioa dago.

2- Arauak eta informazio juridikoa: ordenantza, zerga eta tasen arautzeari dagokion informazioa dago.

3- Ekonomia, finantza eta estatistikak: aurrekontuak, udalak tramitatzen dituen diru laguntzak, ibilgailu propio eta alokatuen zerrenda eta udalaren eraikinen zerrenda dago.

4- Goi kargudunak eta arduradunak: ordezkari politikoen ondareak, soldatak eta konfidantzako pertsonaen zerrenda dago modu publikoan.

5- Herritarrekiko harremana: Plan Estrategikoaren adierazleak, web guenaren mapa eta eskaintzen ditugun tramiteen zerrenda dago.

6- Ingurumena: ingurumentetik ditugun plan ezberdinak daude bertan (bizikleta eta oinezkoen mugikortasun plana, ibaiaren paisaiaren ekintza plana, hiri hondakin solidoen prebentzio plana, eraginkortasun energetikokoko plana) eta argi kutsaduraren azterketak topa ditazkegu.

7- Kontratuak, hitzaremenak eta diru laguntzak: kontratu txikien eta ez txikien zerrenda, kontratazio mahaiko kideen zerrenda eta ordenamentua eta diru laguntzen plan estrategikoa aurkitu daiteke besteak beste.

8- Proiektuak eta lanak: bertan Hiri Antolamendurako Plan Nagusiarekin zerikusia duen guztia topatu daiteke (moldaketak, mapa interaktibo bat…)

Egitura hau, lehen kapan, Gipuzkoa Irekiak duen berdina da eta informazioa modu errazean aurkitzea ahalbidetzen du. Horretaz gain bilatzaile orokor bat dago hitz klabeen bitartez informazioa bilatzen laguntzeko eta gainera formulario bat ere integratua dago plataforman, herritarrek aurkitzen ez duten informazioa eskatu ahal izateko.

Modu honetara eta deskribatutako betebehar politiko eta legalak beteaz, herritarren esku gardentasun sistema oso indartua jarri da martxan. Garatzen eta elikatzen joango den ataria Udaletxeak sortzen duen informazio eta dokumentazioari esker.