Fanderiako ubide zaharra balioan jartzeko lanak burutzen ari da Udala

FanderiaUbideaErrenteriako Udala Fanderiako errotaren ubidean hobekuntza-lanak egiten ari da,Oiartzun ibaiaren Paisaiaren Ekintza-planean jasotako ekintzei erantzuna emanez. Jarduera honen helburua XVIII. mendeko elementu hori balioan jartzea da, besteak beste, burdina lantzeko industriaurreko instalazio garrantzitsuaren parte izan baitzen. Bertatik, errekan behera dagoen zatia balio handieneko eremua da, tartean, Olaldeko zubi zaharra bertan aurkitzen baita, nahiz eta egun errepide batez estalia egon.

Duela egun batzuk, tarte batean zeuden zuhaixka exotikoak kendu (nekosta espezie bat) eta bertako espezieak mantendu dira (lizarrak, erramuak), ubidea hobeto ikustea erraztuz. Aurrerago, zuhaitz- eta zuhaixka-ale berriak landatuko dira, ingurumena hobetzeko helburuarekin. Honekin batera, bertan pilatuta zegoen zaborra jaso dute udal-zerbitzuek.

Epe motzean, eremu horretan egonaldirako gune atsegina egokitu ahalko da, zeina eraitsitako zenbait eraikin-hondarrekin (baserriak eta Fanderiako biltegia) apainduko den. Bertatik orain ezkutua dagoen Olaldeko zubia ere ikusi ahalko da.

Ekintza hauek Fanderiako errota eta bere sistema hidraulikoa berreskuratzeko ekimenaren baitan egiten ditu Udalak, besteak beste, historia-ondarea eta ibaiaren interpretazio-gune bat sortzeko asmoarekin.