Inauteriak antolatzeko bilera izango da ostegunean

Inauteriak (385)Datorren ostegunean, hilak 20, 19:00etan Merkatuzarren izango da Inauteriak antolatzeko bilera. Herrian antolatutako jai ezberdinenetan parte-hartzea handitzen ari dela ikusita, Udalak bultzada eman zien inauteriei herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Joan den urteko egitarauan proposamen berriak landu ziren, eta izandako harrera ikusita aurten ere ildo beretik jarraitzeko asmoa du.

Hori dela eta, 2017ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin bilera bat egingo du inauterien egitaraua mamitzen hasteko.