Konpostaguneetako hurrengo jarraipen-bisitak urriaren 25ean

KonpostaGuneErrent1Hurrengo asteartean, urriak 25, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 7. jarraipen-bisita egingo du Udalak.

Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 13:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaino eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, 628 532 303 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo bestela ondorengo epostara idatzi, hurrengo astelehena baino lehen: auzokonposta@errenteria.eus

Ikuskaritza egutegia ezagutzeko edo gaiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Udalak herritarrak Errenteriako ingurumen atarian sartzera gonbidatzen ditu: http://ingurumena.errenteria.eus

Bestalde, etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen diete. Autokonposta egiten duten herritarrek zalantzak izanez gero, 628 532 303 telefono zenbakira dei dezakete edo honako posta elektronikora idatz dezakete: etxekonposta@errenteria.eus.