Lampedusari buruzko artikulua

mosaico lampeduza

 

LAMPEDUSA. 2013-10-3. EGIAREN URPERAKETA

AZTERKETA HONEK 2013KO URRIAREN 3AN GERTATUTAKOAK KONTATZEN DITU ETA GERTATU DENAREKIN ERREGIMENAREN PROPAGANDAK EGIN DUEN ERABILERA DISTORSIONATUAREKIN LOTURIKO ONDORIO POLITIKO ETA EKONOMIKOAK AZTERTZEN DITU.

DOKUMENTUA, LAGUNTZERA HURBILDU ZIREN LEHENGOETAKOEN ETA BIZIRIK ATERA ZIREN PERTSONA ETORKIN BATZUREN LEKUKOTASUNA JASOZ IDATZIA IZAN DA. LEKUKOTASUN HORIETAKO ASKO EZ DIRA KONTUTAN HARTUAK IZAN, EDO BALIOGUTXITUAK IZAN DIRA AZTERKETA OFIZIALEN ALDETIK.

EZ DA INOIZ IREKIA EGON, EGI EGITAN, INOLAKO AZTERKETA LAGUNTZAREN UKAZIOAREN INGURUAN. DOSSIER HAU “LAMPEDUSA 2013KO URRIAK 3. TRAGEDIAREN EGUNA” BIDEO-INKESTA BATEKIN BATERA DOA. BIDEOA “LIBERA ESPRESSIONE”-K EKOIZTUA DA.

ASKAVUSA@GMAIL.COM

ASKAVUSA. WORDPRESS.COM

Lampedusan, 2013ko urriaren 3an gertatu zen masakreari buruzko inbestigazio eta analisi lan hau, Antonio Maggiore (Libera Espressione)-ren ondorengo sakontze lan gisa jaiotzen da. Bideoa, PDF bertsioan, jetxi daiteke link honetan Lampedusa-3-ottobre-2013-il-naufragio-della-verita.

Gertatu zenetik hiru urtera, uste dugu bidezkoa dela hainbat punturen inguruan, sorospen faltaren eta urperatze honen eta bestelakoen oinarrian dauden interes ekonomiko-politikoen inguruan, atentzioa jartzea.

Uste dugu gaur egun Mediterraneoaren eremuan ematen den migrazioaren arazoa loturik dagoela Europako Batasunak estatu kideei, Europako Barne Merkatuari eta Schengen itunari atxikitzeko, ezarri dizkien legeekin.

Europara iritsi aurretik eta iritsi ahal izateko hamar mila euro ordaintzera iritsi daiteke eta urte asko behar izaten dira. Askotan gerratik ihesi, beste batzutan beren lurraldean ematen den esplotaziotik alde egiteko, beste batzutan simpleki lanen baten bila.

Mugen militarizazioan (Segurtasuna) eta migranteen detentziorako zentruetan (Harrera) gastatutako diruak bidaiak erregularizatzeko eta lan-politikarako erabiliak izan balira, seguraski ez genduke ikusi ahal izango milaka pertsona modu horretan hiltzen.

Gure ikuspuntutik arazoa izan da (eta horrela jarraitzen du izaten) gaur egungo sistema ekonomikoa, etekinak ateratzea bait du edozein jarduera eta ekintzaren azken helburua. Kapitalismo neoliberala, eta Europako Batasuna da horren adierazpen politiko nagusi bat, egunero milaka biktima sorrarazten ditu, Teleberritan lekurik ez dutenak eta ezta ere estatuaren ordezkarien artean. Ez dira balio inolako politika motarik justifikatzeko: besterik gabe biktimak dira. Inork ez du haietaz hitzegingo, inork ez du bere izenik esango.

Urriaren 3ko gauzarik zitalenetako bat horixe bera da, hain zuzen: biktimak etengabe aipatuak izaten direla eta beraien heriotzaren erantzunkizuna duten politikak justifikatzeko tresna bihurtuak izaten direla.

Imperialismo kapitalistaren biktimei

Gizakien eta itxasoaren arteko gerra bat da”

Laura Boldrini, Lampedusa, 2014ko urriaren 3a.

Ideien historia intelektualak adierazpen landua isolatzeko joera du, teoriko hoberenen lanak soilik kontutan hartzeko, eta estatu gizonek edota komunikabideen bidez ematen diren manipulazio ugariak anekdota hutsak bailiran kontsideratzeko. Aldiz, bizitza politikoaren eguneroko propagandan, aukera erabakiorretan eta erabaki horiek onartuak izan daitezen egiten den persuasio lanean, hain zuzen, manipulazio ugari horiek dira garrantzitsuenak eta zuzen zuzenean ekintzaren parte dira”

Pierre Ansart, Ideologia, gatazka eta boterea.

I

Gertatu zenaren berritzea. (1)

2013ko urriaren 2an, 3:00etan, arrantza-barku bat, hogei bat metro luze, Libiako Misurata hiriko kostaldetik abiatu zen. Barnean zeraman 540 pertsona, gehienak Eritreako herritarrak. Barkua ia bi ordu egon zen geldi, motorak itzalita, uhartearen aurrean. Barkua, kubierta azpian, urez betetzen hasia zen. Urriak 3ko 2:30 eta 3:00ak artean bi barku hurbildu ziren pertsonez betetako arrantza-barkura.

Bi barku horiek itsas barrenetik zetozen, bata arrantza-barkuaren eskuin aldetik eta bestea ezker aldetik. Faroak barkuari zuzendu eta gero, eta barkuaren inguruan bira bat eman eta gero, bi lantxa horiek Lampedusako portu aldera abiatu ziren. Eskuratu ahal izan ditugun itsas-ibilbideen zatietan (lekukoak deskribaturiko eremu eta denboran) “Motopesca Cartagine” izeneko buke baten arrastoa jarraitu daiteke, eta arrantza-barkuaren inguruan egiten ditu bizirik atera zirenek deskribitutako mogimenduak.

2013ko urriaren 7an bizirik atera zirenetako 6 bidaiariekin egindako galdeketan, ez da puntu honi buruz ezer sakontzen eta are gutxiago sorospen ukazioaren inguruan. Galdeketa, Errepublikako Prokuradore Renato de Natale, Errepublikako Prokuradore Adjunto Ignazio Fonzo eta Errepublikako Produradorearen ordezko Andres Maggioni jaunek egina da. Ikerketa, Bensalam Khaled inguruan printzipalki egin izan dira. Geroago, 2015ean Agrigentoko Tribunalaren buru Stefano Zammutok, 18 urteko kartzela zigorra jarri zion eta 10 millioi euroko isuna, urperatze arduragabeagatik eta “beste delito baten ondorioz eragindako heriotza”-gatik.

Bensalam Khaled-ek beti aitortu du bidaiari hutsa zela.

Lampedusa eta Linosako udala prozesuan parte zibila gisa aurkeztu zen.

Prozesu bitartean, bizirik irten zirenetako batek esaten zuen aipaturiko bi barku horiei buruz: “Seguraski bi arrantza-barkuak ziren”. Bainan galdeketa egiten duenak aurrera egiten du auzian sakondu gabe.

Ahozko galdeketaren beste zati batean (bizirik irten zirenetako beste bati egina) honen berri ematen da:

E.- Hainbeste gerturatu ginen, uhartearen argiak ikusten genituela. Uste genuen Italiatik ikusiko gintuzteela eta gu jasotzera etorriko zirela. Gainera bi barku hurbildu ziren eta horrekin pentsatzen nuen ikusiak izan ginela, bainan guk ez genuen laguntzarik eskatu pentsatzen bait genuen handik gutxira laguntzak etorriko zirela.

G.- Zer nolako itsasontziak ziren?

E.- Ez dut uste barku militarrak zirenik, seguraski arrantza-ontziak izango ziren.

Ez da ulertzen zergatik galdetua izan denak erantzuten duen barkuak militarrak zirenik ukatzen, kontutan hartuta galderan ez zegoela horri buruzko inolako erreferentziarik. Ahozko bistan galdetutakoak baieztatzen zuten bi barkuak arrantzarakoak edo zibilak zirela, galdetutakoen bat izan ezik. Honek esaten zuen ez zekiela zein barku mota ziren. Urperatze ondorengo egunetan guk egindako elkarrizketan, aldiz, bertsio desberdinak entzunak genituen.

Elkarrizketa haren zati bat duzute hemen:

G: Argazki honetako barkuen artean ezagutzen al duzu zuen inguruan ibili zena?

E: (Guardia de Finanzako barku bat seinalatzen du argazkian).

G: Nola zeuden jantzita barkuan zihoazten pertsonak?

E: Beltzez, uniforme beltza zirudien.

G: Zenbat pertsona ikusi dituzu?

E: Bi. Bata barkuaren aurreko aldean eta bestea eskuineko aldean.

G: Zergatik zaude ziur lehengo barkua hauxe dela?

E: Orohar, guztien artean horixe iruditzen zait.

G: Ikusi al duzu berriro barku hori Lampedusako portuan hurrengo egunetan?

E: Bai, ikusi dut.

G: Noiz ulertu duzu Guardia de Finanza erakundeko moto-barkua zela?

E: Orain ulertu dut.

G: Non egin duzu soldaduzka Eritrean?

E: Marinan, lana egin dut marina militarrean. Formagatik, antenagatik eta argiengatik ulertzen dut barkua horixe zela

Ondorengo bideoan ikusi-entzun dezakegun nola itzultzaileak, bizirik irten zirenetako bati mozten dion deklarazioa, barku horietako bati deskribitzeko puntuan zegoelarik.

Urazpiratzearen lehen orduan askok hitzegin zuten gelditu ez zen barku honi buruz.

Lampedusako alkatesak baieztatzen zuen: “Esaten dute moto-barku batzuk, bi edo hiru, handik pasa zirela eta alde egin zutela laguntzarik eman gabe. Hori da beraiek esaten dutena, baina egia bada, auzi horri buruz ere argia egin beharko da”. Hiru egun geroago Lampedusako alkatesak agiri ofizial bat zabaldu zuen esanez:

Aski da eztabaida antzu eta injustu honekin. Lampedusako arrantzale eta marineroek ez zuten emigranteak itsasoan hiltzen utzi. Ez dute inoiz egin eta ez dute inoiz egingo”. Horrela, Pelagiako alkatesa, Giusi Nicolini, Conigli Uhartean itsasoan galdutakoei sorospena ukatu ote zioten inguruko eztabaidan azken hitza ezartzen saiatu zen. (4)

Ezin dugu ulertu nolatan, galdeketa egin zuenak ez zuen inoiz puntu honen inguruan sakondu, eta nolatan ez diren galdekatuak izan Motopesca Cartagineko tripulazioko kideak. Barku hori, egunkari artikulu batzutan argitaratu zen bezala, Tunezen bahitua izan zen 2013ko irailaren 20ean eta aske utzi zuten 2013ko irailaren 25ean, tripulazioan 9 gizonezko zituelarik (3 Mazarakoak eta 6 tuniziakoak).

Urriaren 5ean, ANSAren agiri batek esaten zuen:

URPERATZE: PROCURA. INKESTA BAT ERE EZ ITSASON SOROSPENARI BURUZ- EX GENERALAK SALAKETA ANUNTZIATU DU, BI LANTXA GDF LAMPEDUSA-MOILAN GERATUAK (AGRIGENTO), URR 5

Agrigentoko prokuraduriak ez du inolako inkestari bidea eman Lampedusako kostaldean bi egunetan urazpiratzen ari zen barkuan zeuden etorkinei emandako sorospenari buruz. Bat jakin gainean jartzen da iturri judizialak lerro artean irakurriz ezen nonbait espedienteren bat ireki zaiela zibilei, militarrei eta ordenaren indarrei. La Sicilia egunkariak dioenaren arabera salaketa bat aurkeztuko da, ordea, Napolesko Prokuraduria militarraren eskutik. Vittorio Scarpak, lizentziarekin dagoen generala, aurreratu du ekimen horrekin argitu nahi dela nork eta zergatik ez zion Guarda de Finanzakoei ureztatzearen berri eman. Egunkariak aurkezten duen gertatuaren berritzearen arabera, sugar orikoetatik bi lantxa Favaloroko mollean lotuak geratu ziren (ANSA).

Bizirik irten zirenetako bati egindako elkarrizketa batean, urazpiratze ondorengo egunetan “Libera Espressione”-koek egina, ondoko hau entzun daiteke:

Urrutitik ikusten ziren barkuak esker-eskuin mogitzen ari zirela, eta orduan haien atentzioa erakartzeko barkuaren bizkarrean sute bat egin genuen, baina ez zen inor hurbildu. Izarak erretzen jarri baino lehenago atentzioa erakartzeko esku-argia pizten frogatu genuen. Baina urrutitik ikusten genituen mogitzen ari ziren barkuak eta kostaldeko argiak.

4:30k inguruan barkua urazpiratzen ari zen. 6:30k inguruan Tabbacarako aldean barku batean arrantzarako asmotan zegoen pertsona-talde bat. Uretan galdutakoen ohiuekin iratzarri ziren eta ehundaka gorputz ikusi zuten itsasoan.

Berehala eman zen alarma telefono dei baten bidez.

6:40etan laguntza eskatu genuen barkuko irratiaren 16 kanalaren bidez, Lampedusako kapitaniarekin konexioa eginez. Inork ez zuen hartu. 7:20etan telefonoz Erromako zentralitara deitu genuen eta esan ziguten: “Bidean gaude”. Baino beste 5, ez bada 10, minutu pasatu ziren (…) Iritsi ziren, eta hain handiak ziren barkuek ez zuten balio uretan zeudenak jasotzeko. Eskatu nien nire haurrak beraien barkuan jasotzeko nik neuk salbamentuarekin jarraitzeko, bainan ez zuten nahi izan (…). Ikusi dut interneteko leku guztitan portuko Kapitaniako gizonek egindako bideoa salbamendu bat grabatzen. Nire buruari galdetzen diot: zergatik ari ziren filmazioak egiten jendearen salbamenduan jardun ordez? (…). Arinkeriaz egiten ari baziren, ez da horrela egiten jendea itsason itotzen ari baldin bada. Guk salbatutako edonor barkuan jasotzeari uko egin zioten, protokoloak debekatzen zuela esanez. Uretatik ateratako jendez gainezka gure barkua portura iritsi zenean ikusi genuen Guardia de Finanzaren barkua ateratzen zela paseo bat ematera joango balitz bezala. Horrelakoetan ez da lekura barku erraldoiekin joaten, lantxa txiki eta azkarrekin baizik, pertsonak salbatzen saiatzeko. (5)

Beste barku zibil eta arrantzaleenak, bere lekuan jarri eta aritu ziren, bizirik irten zirenetako gehienak barkura igoz. Sorospen ematen hasi ziren lehenak esaten zuten Guardia Costerak 50 minutuko atzerapenarekin inguratu zela.

Hauxe da, Linda Barrocci abokatuak, Tabbaccara aldean zegoen barkuan presente egon zen sorosle emaileak, bere Facebook-ean idatzi zuena urazpiratzearen ondorengo orduetan:

Sumindura!!! Ongi informa zaitezte Lampedusan gertatzen ari denaz. Ez zaitezte konformatu berriak azalezko moduan entzutearekin! Telebisioan hitzegiten da sute batek probokaturiko urazpiratze batetaz eta 500dik gora pertsona ari direla biziraun nahiagatik borrokan! Baina zergatik dago itsasoa salbatu behar diren pertsonez Beteta, eta Guardia Costera, kontaezinezko deien ondoren, bakarrik iristen da ordu bete pasa ondoren? Zergatik guzti hau gertatzen da kostatik gertu eta ez da sorospenik iristen? Baliabide sofistikatuak badaude itsasoan urruti, kostatik milla askotara, zer eta nola dauden barkuak zehazteko… eta ezin dute gertu-gertuko sute bat ikusi eta ez dira korrikan ateratzen salba daitekeena salbatzera? Goiz hartan itsasoan ginen eta ikusten genuen uretan gizakien buruak, alde guztietan nonahi, desolazioa eta salbatu beharreko bizitzak! Zure begi aurrean itotzen ari den jendea eta Guardia Costerak esaten dizu protokoloa jarraitu behar dela! Bainan zein protokolo! Guardia Costerako barkuak aurkitzen dituzu eta esaten dizute Erromara deitu behar dutela zer egin behar duten jakiteko, zu zeu barkuan zaudenean eta jadanik berrogeitazazpi bizitza atera duzunean uretatik, negarretan, shok batean, pulmoniakin eta benzinaz betetako sabelekin, hiru ordu baino gehiago laguntza eskatzen igaro ondoren! Nola den posible arima gaixo horiek hiltzera behartuak egotea sorospen faltagatik! Non demonio zaudete! Zorionak Italia! Bizitzak ez du inolako protokolorik jarraitzen! Hil ala biziko gaietan jokuan daude giza eskubideak eta bizitzeko eskubidea bera ere! 47 pertsona salbatu berriekin portuan sartzen ari ginela, Guardia Costerak bazuen lantxa hutsak eta, bitartean ehundaka pertsonak jarraitzen zuten besoak astinduz, akiduraren muturrean, hotzez, indargabe eta petroleoz kutsatuak. Lantxa han zegoen, hutsik, eta itsaspekari batekin, gure barkuan zeuden gazte gaixo haiei ohiuka esanez “sit down”. Horrela zegoen, uretara besteak salbatzera jauzi egin beharrean! Hauxe da esan eta egin izan duguna. Behintzat momento hartaraino! Zeren gero nahi izan duten bezala manipulatuak izan gara! Bainan ez al da beranduegi? Eta etortzen badira esanez oraindik beste 200 desgertu badaudela? Itxaroten jarraituko dugu oraindik? Begira dezagun ispiluan geure buruak eta kontura gaitezen 2013an ez garela oraindik gai geure buruari segurtasuna emateko! Ez dut hitzik! Horrela jarraitu nahi al dugu?

Guardia Costerak, aldiz, esaten zuen:

Alarma abisoa UHF irratiaren bidez jaso ondoren, 7:00tan jarri gara lanean berehala gure itxas-unitatearekin eta 7:20 baino lehenagorako urazpiratzearen lekura iritsi ginen eta subjektu pribatuen kooperazioari ere esker, uretan barreiatuak zeuden guztiak salbatu ditugu eta itsasoari lapurtu diogu 155 bizitza. (6)

Azpimarratzeko modukoa da aipatzea Lampedusa dela lurralde bat oso oso militarizatua eta zortzi erradar dituela eta horietako zazpi Mendebalde eremuan daudela, urazpiratzearen zonaldetik guztiz hurbil. Lampedusako zortzi erradar eta hainbat antena, espioitza eta gerra elektronikorako jarriak daude, bainan horien justifikazioa, urtetan zehar, migrazioaren auzia izan da: segurtasun ikuspegitik edota ikuspegi humanitariotik. Instalakuntza horiek areagotu dute kutsadura elektromagnetikoarekin loturiko gaixotasuna lampedusatarren artean. Baina Defentsa Ministroaren arabera, erradar ugaritze horrek oso zerbitzu txikirako balio du:

Haatik, nahiz eta erradar-teknologia berriek ez duten bermatzen berez itsas barrenean itxasontzi bat idenfikatzea, zehazki migrazio fluxuarekin izan dezakeen loturari buruz… ez, ezta pentsatu ere, ez du balio itsasontziaren beraren egoera edo balizko arriskua baieztatzeko. Marinako erradar berriaren onura, bada, itsas barrenean aritzen diren barku eta hegazkinen euskarri bezala ulertu behar da. Interesgarria da, zeren horiek dira izan dezakegun baliabide bakarrak egoera momentuan zehazteko eta itsasoan eman daitekeen tragedia ekiditeko. (7).

Jakin beharreko beste gauza bat da Mediterraneoaren erdialdean, 2013ko maiatzaren 6tik 2014ko apirilaren 30 arte, Frontexen EPN Hermes misioa jardunean egon zela, eta bertan parte hartu zutela EBko 20 estatu eta denera 920.745€ gastatu zirela. (8).

&&&&&&&&&&&

II

Nola jarri den abian Eurosur. Emozioen uhinean.

2013ko urriaren 10ean, 479 boto alde, 101 kontra eta 20 abstentzioekin Europako parlamentuak onartu zuen Eurosur egitasmoa. Eurosur abian jarri ezinik zebiltzaten, baita ere Heinrich Boll Fundazio alemanak egindako dossierren bati esker, zeinean kalkulatzen zen gutxienez 874 milioi eurokoa izango zela kostua. Europako Komisioak, 2011/12/12ko dokumentu batean, Eurosur: kanpo mugen kudeaketa indartzeko eta krimen transnazionalari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak agintariei ematea, kalkulatzen zen Eurosurrek 2011-2020 bitartean, 338 milioi euroko kostua izango zuela.

2012 urte berean, giza eskubideen errespetua goratzen duten ONG talde batek karta bat idatzi zion Europako Parlamentuko askatasun zibilarako Komisioari. Kezkatuak azaltzen ziren ikusirik, proiektaturiko Mugen zainketarako Sistema europearrak (EUROSUR), ez zuela kontinentera sostengu bila eta asilo politikoa eskatuz etortzen zirenekiko behar zen babesa ziurtatzen. (9).

Europako mugen zainketa sistema, Eurosur, 2013ko urriaren lehenengo egunean zen indarrean jartzeko, Lampedusako urazpiratze bainan justu egun pare bat lehenago. Horiek ziren, behintzat, guztiz alperrikako asmoak, 2012ko azaroaren 27an Parlamento europearraren eskubide zibilerako Komisioak adierazitakoak. Justu egun hartan, Komisioak aurrera segitzeko baimena eman zion Eurosurreko erreglamentuari, esanez, ziurtasun osoz, erradarra eta polizia patrullen “helburu-nagusia”, Italian lurreratzeko Mediterraneoko ibilbidea hartzen zuten desesperatuei, babesa ematea izango zela. “Mediterraneoan migranteen bizitza salbatzea guztiz guztiz beharrezkoa da” adierazi zuzen Jan Mulder kontularia (Ppe). Ez da horrela izan. Ia hamaika hilabete eta 320 pertsona urazpian itotakoen tragedia behar izan dira Parlamentu europearra kobentzitu arazteko, emozioen uhinaren presiopean, Eurosurreko erreglamentua onart zezan. Indarrean jarriko da datorren abenduaren 2an. (10).

Kontseilu Europearraren azken adierazpenean irakurtzen da: “EUROSUR-ek migranteen bizitza salbatzeko eta babesteko gaitasuna hobetzen lagunduko du”.

Cecilia Malmström komisarioak esaten zuen, Eurosur onartua izan eta gero:

Denok ditugu begien aurrean Lampedusako duela gutxiko tragediaren irudi ikaragarriak. Ez ditut inoiz ahaztuko 289 hilkutxa haiek, atzo uhartean ikusi nituenak. Ikaragarria da hainbeste giza bizitza galtzen ikustea horrelako zikunstantzia tragikoetan. Nere pentsamendua biktimekin dago eta beraien familiekin eta miresten dut barren barrenetik sorospen-emaileak, hain egoera dramatikoan beren onena eman bait dute.

Jan Mulder kontularia, liberal demokrata holandarra:

Mugen zainketa sistema pan-europeo batekin bakarrik, egongo gara behar diren baldintzetan, Mediterrarenoa, Europan bizitza hobeago baten bila pateretan zeharkatzea bilatzen duten errefuxiatuentzat, kanposantu bihur dadin ekiditeko. Lampedusakoa bezelako tragediarik berriro gerta dadin ekiditeko, beharrezkoa da interbentzio azkar bat.

2013ko urriaren 3ko heriotzak, “zirkunstantzia hain tragikoak” eragindakoak izateak edo interes ekonomiko eta erabaki politikoen emaitza zuzenak izateak, ez du asko aldatzen auzia. Eurosurren onarpena justifikatzeko, 2013ko urriaren 3ko masakrea erabili izan da, hori da dato objetibo bat.

Egia esateko, zainketa sistemaren eginkizun berehalakoa, “inmigrazio klandestinoa eta mugazgaindiko kriminalitatea identifikatzea, prebenitzea eta borrokatzea da” esaten da testuan. Horretarako informazioaren trukaketa indartu behar da estatuen eta Frontex-en artean, eta Frontex da europako mugen protekziorako Agenzia. Varsovian du egoitza, eta azken egunetan onartu du, jadanik 2013rako esleituak zituen diru guztiak gastuak zituela. (…) Onartutako testuan planteatzen da posible izan daitekeela Frontexek estatu europear baten laguntza eskaerari arrazoi “tekniko, finantziario edo operatibo”-engatik uko egitea, ezezkoa “garai egokian” justifikatuz, hau da, nahi duenean. Hitz batez, erreglamentuan bertan aurreikusten da Frontex bera –Agentzia honen lana Eurosurren jarduna koordinatzea litzateke—daitekeela finantziaziorik gabe gelditu, edota edozein arrazoi teknikoarengatik (zehaztu gabe arrazoi horiek) patera baten salbamenduan laguntzeari uko egin diezaiokeela. (11)

2013ko urriaren 11ean beste, urazpiratze bat gertatu zen, eta 268 siriarrak hil ziren, horietatik 60 haur.

Satelite bidezko hiru laguntza dei egin eta bazter utziak izan ziren. Bi ordu itsasoan zain. Geroago jakingo zen Italiak ez zuela hegazkin bat bera ere mobilizatu, ezta Marinako itxasontzirik, ezta Guardia Costerako lantxarik. Horrela, bi ordu pasa eta gero, operaziorako bulego italiar nagusiak Lampedusatik 100 kilometrora jitoan dauden errefuxiatuei esan die Maltara, gutxienez 230 kilometrotara dagoen Maltara, deitu behar zutela. Italiarrak azkar mobilizatu egin izan balira edo Valletako lagunei alarma deia pasa izan bazien, ez zen masakrerik gertatu izango (…) Barkuak 100-150 haur zeraman, eta denera 480 siriar exiliatuak ziren: aurreko gauean, lantxa patruila libiar batetik egindako ametralladora tiroek barkuaren kaskoa zulatu zuten, eta 17,10etan ura sartzen hasi zen eta barkua urazpiratu zen. Helikoptero bat lekura hurbildu zen 17,30tan, emergentziazko lehen deia egin eta sei ordu t’erdi geroago. Lehen itxasontzi militarra 17,51ean iritsi zen. Galdutako ordu horiek erabili izan balira, helikopteroak 15,30etarako han egon beharko luke, eta itxasontzi militarrak 15,51etan. Eta Lampedusatik, Guardia de Finanzako patrullera azkar batean, abia zitezkeen sorosleak han egongo lirateke lanean 13,00ean, eta ez 18,30 pasa eta gero. Hitz batez, hori beharko luke izan denbora guztia bidaiariak barkuz aldatzeko eta salbo uzteko. Bi orduko utzikeria italiarrak eta Italia eta Maltaren arteko konpetentzia azpibanaketa absurdoak izan dira, aldiz, 268 personen, horietatik gutxienez 60 haurren heriotza, eta oraindik 242 gorpu itsasoan utziak ahalbidetu duten jokaerak. Segidan “zirkunstazietara” egokituriko ohiko hitzak; Giorgio Napolitanok, estatu buruak, eskerrak ematen dio indar harmatuari Mediterraneoan egindako lan ausartarengatik (…) “L’Expresso”-k jarraitu zuen behaketak egiten. Eta Italiako operazio bulego nagusiari satelite bidezko telefono batekin alarmaren berri eman zion gizon bat aurkitu du. Bera da atzerapena salatzen duena. Bere izena Mohanad Jammo da, 40 urte ditu. (…) Urazpiratzea gertatu denean Jammo doktorea, bere andrea, ingenieritza mekanikoan unibertsitate irakaslea ohia eta beraien 5 urteko alaba bizirik atera ziren. Bainan 6 urteko Mohamad eta 9 hilabeteko Nahel semeak galdu zuten, beraien gorputzak ez bait dira azaldu. Salaketa beste bi lekukoek baieztatu dute. (…) Guardia Costera italiarrak esaten dienean zer zen egin behar zutena, Mohanad Jammo esaten die: “Baina, mesedez, hiltzen ari gara!”. Eta militarak telefonoz: “Faborez, dei dezakezute Maltako indar harmatuari. Hemen duzute beren telefonoa: 00356”. “Telefono zenbakia hartu ote genuen?”, gogoratzen da Jammo doktoreak. “begira, ez zidan denborarik ere eman horretarako. Telefonoa iseki zuen zenbakia idazten amaitu baino lehen”. Maltara zuzen deia egiteko gonbidapenaren zergaitia azaltzen du Angrisano almiranteak: “horrela egiten da metodo frogatu eta emankorra baten ondorioa delako. Izan ere laguntza eskatzen duenaren eta laguntza eman behar duenaren arteko harreman zuzenak eraginkorragoa eta emankorragoa egiten du salbamendu ekintza bera” (12)

Cecile Kyengek (orduan Gobernu italiarraren Integraziorako Ministroa zenak) berriro azpimarratzen du lehentasuna dela

Nazioagaindiko kriminalitate antolatuari bete betean gerra egitea, berak gestionatzen bait du gizakien trata hori. Bete beharreko legeak dira, eta, behar izanez gero, oraindik gogorragoak ezarri beharko dira (…) beharrezkoa da Mediterraneoko uretan kontrolak areagotzea eta indartzea. Frontex sistema sustatu behar da eta denbora errealean jarraipenari ekin behar zaio hildako gehiago ez izateko. Auzia hortxe dago: Mediterraneoaren ibilbidean mafia transnazional berri bat. (13)

Urriaren 4ean, Letta gobernuak Mare Nostrum operazioa abian jartzea erabakitzen du. Urriaren 20ean, San Marco itxasontzia, erasotarako anfibioa, eta migrazioaren aurkako zainketarako lehen misioarekin Aeronatutikako 41. Taldearen Breguet Atlantic bat Siziliara iristearekin, hasiera eman zitzaion jardun guztietarako, Frontex agentzian kokaturiko “Mare Nostrum” operazioari. Jardun horren kostoa 400.000/eguneko-tik hurbil dago eta operazioaren jarduna iraun duen bitartean gorpu eta desagertuen artean 3.360 izatera iritsi dira.

Urriaren 22an, auzi orokorretarako EBko Kontseiluak, eztabaidarik gabe, aprobattu zuen Eurosur egitasmoa. 2013ko abenduaren 2an indarrean jarri zen Shengen multzoaren eremuan.

&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&

III

Errealitatea alderantzizkatu.

Eurosur beraren, eta hurrenez hurren egin dituen misioen finantziazioaren justifikazioa, zailagoa izango litzateke, baldin eta eritzi publikoan, itsasoan salbamentua egiteko ardura zuten erakundeen aldetikako sorospen-faltari edo laguntza emateko orduan izandako atzerapenari buruz, zalantzak egon izan balira. Erregimenaren komunikabideen bidez indarrean jarri zen 2013ko urriako 3ko triskantzaren kontakizun bat, non ezabatua gelditzen da gertatu zena: gaueko 2,30 eta 3.00ak artean, migrantez beteriko barkura hurbildu ziren bi barkuei buruzko eta sorospen ematerakoan egon ziren atzerapenei buruzko lekukotasunak.

Zentzu honetan Italiako Telebista Publikoak, RAI, funtsezko papera jokatu du erreportajeak eta filmak ekoiztuz eta manifestazioak sustatuz, eta beti ordenaren indarrek eta militarrek giza bizitzen salbamenduan jokatutako papera aintzaz goratuz eta Lampedusa bera “harrera lurralde” bikain gisa aurkeztuz. Ez da kasualitatea “Urriak 3 Komitea”-ren kide garrantzitsuenetako bat, Valerio Cataldi, RAIko kazetaria izatea.

Urriak 3 Komitea, bapatean osatu zen urriak 3 ostean, baita ere “emozioen uhinen” eraginpean. Komitearen jaiotzak berehala izan zuen Lampedusa eta Linosako alkatesaren babesa. Azken honek urriak 28ko agiri ofizial batean esaten zuen

Urriak 3 Komitearen jaiotza, Conigli Uharteko urazpiratze dramatikoa gertatu eta handik aste gutxira, asilo eta harrera politikak alda daitezen eta antzeko tragediak berriro eman ez daitezen ekin nahi duten guztien ahalegin kolektiboaren lekuko eder eta zehatza da. Horregatik “Memoriaren eta Harreraren Eguna” legez ospatzeko proposamenak, nire eta herritarren babes guztia du. (14)

Hurrengo urtean, jada, ordea, kide fundatzaileetako batzuk nahiago izan zuten Komitea utzi:

Joan den urtean, ia 400 pertsona hil zireneko urazpiratzearen ondoren, osatu zen Urriak 3 Komite-ko bost kidek, elkartea uztea erabaki dute. “Urriak 3an, Lampedusan, denok ixilik egon ahal izatea nahi izan dugu, oroimenean baturik eta erlijio guztien otoitz amankomun batean –idatzi dute gutun batean Laura Biffik, Paola la Rosak, Simone Nugliok, Fabio Sanfilippok eta Alice Scialojak-. Instrumentalizazioa eta pasagune instituzionalak sahiestea nahi genuen. Aldiz, jakin izan dugu Komiteak parte hartuko zuela eztabaida-konbentzio batean, ordezkari politiko eta instituzionalekin, mogimenduaren espirituari uko eginez eta memoria eta oroimenaren zentzu sakona ukatuz”. (15)

2014ean, Urriak 3 Komitea, ONLUS (Organizzazione non lucrativa di utilità sociale) bat bihurtu zen, “Urriak 3, bai nazio mailan eta baita Europa mailan, “Memoriaren eta Harreraren Eguna” gisa instituitzeko asmoarekin”.

Urriak 3 bakoitzean, zentzu simboliko handiko data, korridore humanitarioak sustatu eta berrabiatu nahi ditugu, gerratik, diktaturetatik eta miseriatik ihes egiten duten guztiak jasotzeko eta itsas eremuko sorospena eta bilaketa bultzatzeko eta NAMen datuen banku europearra ere nahi dugu eratu biktimen aintzatespenerako. (16)

Eta hona hemen Urriak 3 Komite-ONLUS-aren web orrialdean irakurri daitekeen gertatu zenari buruzko deskribapena:

2013ko urriak 3an errefuxiatuz gainezka zegon barku bat urazpiratu zen Lampedusako kostatik milia erdi batera. Gehienak eritrearrak ziren. Ildakoak, azken zenbaketaren arabera, 368 izan ziren, haur, emakume eta gizonezkoak. Biktima izan diren guztien gorpu denak jasoak izan dira eta lehen aldiz Mediterraneoko urazpiratzen historian, laguntza kolektiboaren aldeko ohiu dramatikoa osatuz, munduaren aurrean jartzen dira. (17)

(2014-10-3ko zirimonia)

Urriak 3 Komite-ONLUSa, 2013ko urriaren 3aren memoriarekin loturiko manifestazio guztien barnean, eta egun hartan jatorria duten errepresentazio mota guztietan osagarri eraginkorra izan da. Eta ez azken lekuan, “Konfidantza eta Dialogoaren Museo”-an parte hartu du.

Urriak 3 Komitearen sortzaileetako askok elkartea uzteaz gain, 2014ean gertatu zen sorospe lanetan lehen ordutan ibilitako batzuk, Udalak eta aipaturiko Komiteak antolatutako manifestazioan parte hartzeari uko egin ziotela.

GAIA: LAMPEDUSAKO UDALAK ETA “SABIR” FESTIBALAK ANTOLATUTAKO ZIRIMONIAN PARTE HARTZEARI EZETZA.

2013ko Urriaren 3an, 368 pertsonen heriotza eragin zuen urazpiratzearen urteurrenean, behean sinatzen dudan Vito Fiorinok, nere izenean eta nerekin batera, nire barkuan, 47 pertsonen bizitzen salbamendua burutzen ahalegindu ziren beste zazpiren izenean, ESPRESKI ADIERAZI NAHI DUT ez dugula parte hartuko Lampedusako Udalak antolaturiko edozein zirimonian. Gertatu zena gertatu ondoren, eta gaur arte igaro den urtean, ez gara gure herriko lehen hiritarraren, Giusi Nicoliniren partetik deituak izan, ezta entzunak ere. Alkatesak eta Urriak 3 Komiteak bidali dizkigun gonbidapenei erantzunez, manifestazio horietan parte hartzeari uko egiten diogu eta ukazio hori instituzioetara ere zuzendua dago, eta horren arrazoia da Lampedusako udalak, Giusi Nicolini buru delarik, ez digula kontsideraziotan hartu, espero bai espero genuen baina inoiz eman ez den kontsiderazioa.

Errefuxa hori ez da soilik instituzioei zuzendua. Biktimekiko, bizirik irten zirenekiko eta beraien familiekiko erresepeto osoz, nahiago genukeen ixilik egon eta beste horrenbeste egin zezatela instituzioek. Hamabi hilabetez mantendu den erresetozko ixiltasuna hautsia geratu da manifestazio-espektakuloarekin, mediatikoki erabilia, eta politiko ezdeus eta xahutzaileen desfilearekin. Gure oroitzapena pribatua izango da, horrela izan baita tragedia gertatu zenetik gaur arte.

Adeitasunez

Vito Fiorino, Grazia Migliosini, Linda Barrocci, Marcello Nizza, Alessandro Marino, Anna Bonaccorso, Rosaria Raciopi, Carmine Menna. (18)

2014ko egun haietan, Valerio Cataldik salaketa bat jarri zuen lehen orduko laguntza emaile biren kontra, ahozko erasoagatik. Hau da hori zela eta, Alesandro Marinok, salatutako laguntza emaile bi horietako batek idatzi zuena:

Historia, 2013ko urriaren 3ko gau tragiko hartan hasi zen. Gu, geure barkuarekin, Mediterraneoko urazpiratze handienaren aurrean aurkitu ginen. Ni, Alejandro Marino, Gamar izeneko gure barkuaren timonela nintzen, eta Lampedusako kapitaniari VHF bidez laguntza eskatzen lehena. Deia erregistratua dago kapitanian, legez agindua dagoen bezala, emergentzia bat denean. Deiaren zehaztapenak magistraturaren inkestaren eskutan daude eta, horrela, badaukate froga garrantzitsuak. Dena den, Valerio Cataldik, RAIko kazetariak, egun hartako erregistroak, Lampedusako kapitaniak, emanak eskura ditzake eta RAIren uhinen bidez zabaltzen ditu nire ahotsa erabiliz. Baina gertatu zenaren berritze partziala eginez eta benetako historia manipulatuz. Horren gai garrantzitsuari buruz ez du inoiz Cataldik ezer esan, ez guk ikusitakoaz eta horri buruz eman dugun lekukotasunaz. Eta inoiz ez du Cataldik kontaktorik izan gurekin urriak 3ko komitea eratzen ari zen bitartean; ezta komite horrek ere, ez du inoiz gurekin hitzegin, ezta zuzenak izateko eta egun triste hartako egia jakiteko. Nik, pertsonalki, nire ahotsa entzun dudanetik ez dut lorik egiten eta depresioak izaten ditut. Ezin dut jasan nola Cataldik erabiltzen duen nire ahotsa RAIren transmisio desberdinetan, eta bereziki Berriemaile 2an, 2013ko azaroaren 29ko ikuspuntuan, eta errematerako dokumental batean ere (Elurra lehen aldiz) zeinean nire ahotsa entzuten da etengabe. Ez diot ez Cataldiri ezta RAIri nire ahotsa erabiltzeko inolako konfirmadaderik eman, eta gainera erregistro horiek batez ere magistraturaren azterketarako frogak beharko lukete izan, baina Cataldik erabiltzen ditu etekina ateratzeko. 2014ko urriaren 3an, manifestazio herrikoi batean, Cataldirekin hitzegin nuen nire ahotsa ez gehiago erabiltzeko eskatuz, eta bestela salaketa jarriko niola. Eztabaida berotu zen eta denok ohiuka ari ginen gure eskubideak ukatuak zeudelako eta RAIren manipulazio mediatikoagatik, plato zinematografiko bezala erabili nahi bait zuen barkuen kanposantua, denontzako leku sakratua dena eta errespetoa zor zaiona. Irainka ginen, baita Cataldik ere, esaten bait zidan berari ez zitzaiola gure lekukotasuna interesatzen eta kronistaren eskubidea zela nahi zuena transmititzea. Egun hartan ere, 2014ko urriaren 3an, Berriemaile 2an nire ahotsa entzun nuen. Nire pribatutasuna erasotua sentitu nuen berriro… Nork babestu beharko gintuen?… Berriemaile 2an gutaz esaten zuten gaizkileak ginela eta zentro sozialaren ikasleak. Hurrengo egunean, 2014ko urriaren 4ean, beste manifestazio batean, lagunekin nengoela eta gure artean hitzegiten ari ginela esan nuen Cataldi hori kaka bat zela. Gizona hurbil zegoen, operadore batekin, biratu zen, behatzarekin popatik hartzera bidaltzen eta carabinierirengana doa nere kontra salaketa jartzera ahozko erasoagatik. Hurrengo egunean onlineko hainbat egunkaritan ikusten dugu berria. Argi dago, Cataldik, kazetaritzan duen boterea erabiliz, definitzen ditu erasotzaileak, gu alajaina, jende pakezalea, sari nazionalak eta nazioartekoak jaso izan ditugunok pakearen alde egiteagatik, inolaz ere Cataldi egurtzea pentsatu ez dugunok. Irainduak eta saminduak sentitu ginen, bere hitzagatik eta bere salaketagatik, oraindik frogatu behar duena. Aitzitik, hamarnaka gara gertatukoa baieztatzen dugun lekukoak, edo agian salaketa jarri du nire adierazpenen beldur?

Lehen-lehen orduko sorospen-emaileak erasotzaileak bihurtu ziren, militarra goraipatuak giza bizitzen salbatzaileak gisa, agintari politikoek bere burua arazoen konpontzaile bait liran aurkezten dute, bainan, egitan, beraiek dira arazoaren erantzuleetako batzuk.

&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&&

IV.- HORRENBESTE DIRU

Echo (European commission humanitarian aid and civil protection) laguntza humanitario eta babes zibilerako Europako Komisioaren Zuzendaritza Orokorra da. Erakunde hau sortu zen giza bizitzak salbatzeko eta babesteko, sufrimendua gutxitzeko, pertsonen integritatea eta duintasuna zaintzeko, kanpadenda, tapakiak eta premia handiko bestelako generoak, hala nola janaria, medizinak, arreta medikoa, uraren arazketa sistemak eta erregaiak hornitzeko, ekipamendu medikoak finantziatzeko, eta garraio eta logistika arlotan laguntza eskeintzeko, eta hori dena bada jarduera guztiz koherentea migrazioaren gaur egungo egoerarekin. Beraren aurrekontua, urtean 1,3 mila millioikoa da. Kontu guzti horretatik, erdia joaten da ordainketetan, zerbitzuak erosten, eraikin handien eta hainbat lokalen alokairutan. Bestalde, SOLID—Solidaritatea eta fluxu migratorioaren kudeaketa– dago, Europako Komisioaren Barne Arazoetarako Zuzendaritza Orokorrak administratzen duen egitasmo europearra. 2013 urtearen amaieran bazuen 4 mila milioi euroko aurrekontu orokorra (seguruenik, pentsa dezakegu, barnean hartuz 2015erako egitasmoaren luzapen bat). Italian, Barne Arazoetarako Ministeritzari dagokio administraritza, 4 fondoren bidez: hirugarren herrialdeko integrazio herritarra, errefuxiatuak aberriratzea eta kanpo muga. Gero, Frontex dago, “Europako Batasuneko estatu kideen kanpo mugetan nazioarteko elkarlanaren kudeaketarako agentzia europearra”, eta beraren aurrekontua 2015erako 115 millioikoa izan da –eta horietatik, ordea, 40 milioi kudeaketa gastuetarako dira, horien artean kontatzen delarik Varsovian etxe-orratz baten alokatzea, “bilera ez-operatiboetarako (sic!), 5 millioi eta 615.000 eurotan. Eta aparte gainera badago Easo (European asylum support office), asilo eskaeretan laguntzeko Bulego europearra, eta, uste dut, bulego honetaz ezagutzen den bakarra dela funtzionamenduaren kostua, hamar bat millioi euro. (19)

Fondo guzti hauek gain, gobernu italiarrak esleitutako aurrekontuak erantsi behar dira: 2015ean, migrazioaren kudeaketarako sartutakoa 3,3mila milioi eurotakoa izan zen. Gastu horietako %50a “harrerak” kapituluan joan zen, eta %20-30en tartekoa itsasoko salbamendurako –2014ean, aurrekontua biderkatu zen 2011-2013 garaiarekin alderatuz, eta 2015ean hirukoiztu.

2013an, hain zuzen, amaitzen zen EBko 2007/2013 finantziazio epea eta 2014-2020rako esleipenen fase berria ireki behar zen. 2013ko urriaren 2an Europako Kontseiluaren Bartzar Parlamentarioaren Migrazio Komisioak, aho batez, salatzen zuen estatu italiarraren migrazioari buruzko politika, “gaizki eginak edota kaltegari” gisa definituz. Italia, “nazioarteko eta nazioko legeek finkatzen duten mugetatik haratago doazten neurri bereziak ezarteko” etengabeko emergentzia egoerak indarrean jartzeagtik kritikatua izan zen. Eta salaketan bertan esaten zen agintari italiarrek harturiko hainbat neurrirekin “ordenamendu legal europearrarekiko eta Dublingo Konbentzioarekiko konfiantza debaluatzeko arriskuan jartzen zela”. Salaketa egin ondoren inork ez du galdera gehiagorik egin. Urriak 3ko masakrearen ondoren, estatu europear guztiek bat egin zuten Italiarekin migrazio politikari dagokionez, non eta 2014-2020rako finantziazio programan, “Asilo, migrazio eta integrazio Fondoaren (AMIF) 3,1 mila milioiko kopuru osotik, Italiara beste 500 millioi euro joan diren. Italia da migrazio irregularraren borrokarako eta integraziorako fondo europearra gehien usufruktuatzen duena.

Finantziazio partidak bi dira:

  1. AMIF (Asylum, Migration and Integration Fund). Zazpi urtetan estatu kideen eskutan 3.000 milioi eta 137 milloi euro uzten ditu, asilorako eta aberriratuen asistentziarako (310 millioi Italiarentzat);

  2. ISF (Internal Security Found). Zazpi urtetan 3,8 mila millioi euro kudeatzen ditu. Horietatik, 212 milioi euro Italiarentzat).

Gainera gehitu behar dira beste 872 milioi euro, siriar eta inguruko herrietako errefuxiatuen esparruetarako. Diru hau GKEek eta ONUko agentziek kudeatzen dute. Diru mogimendu izugarri handia da eta mogimendu horretan sartzen dira tartean kapital internazionala, instituzioak, mafiak, etorkinentzako zentroen kudeatzaileak.

Badago, hala ere, interes talde berezi bat, errefuxiatuen krisitik eta mugak “babesteko” Europako Batasunak egiten dituen inbertsioetatik etekinak ateratzen ari dena. Ekoizpen militarreko eta segurtasuneko konpainiak dira, horiek hornitzen bait dituzte mugen zaintzarako sistemak eta ekipamenduak, mugak zaintzeko teknologia eta populazioaren mogimenduan kontrolatzeko azpiegitura informatikoa. (…). Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako herrialdeentzat armamentua ekoizten eta saltzen dutenak dira mugetako segurtasunerako kontratuen onuradun nagusiak. Armamentu horiek elikatzen dituzte errefuxiatuek atzean utzi nahi dituzten gatazkak eta gerrak. Hitz batez, krisiak eragiten dituzten konpainiak dira krisiatik etekin handienak ateratzen dituzten berberak. Konpainia hauek gobernu europearrak babestuak izan dira. Gobernu horiek, sistema militarren esportaziorako baimena eman diete, eta gero mugetako segurtasunerako kontratuak. Gobernuek hartzen dituzten neurriak Europako Batasunak ezarritako kontestu baten barnean kokatzen dira: errefuxiatuen krisiari erantzuna geroz eta militarizatuagoa, beti.

Migrazio klandestinoaren kontra” ikurraren azpian, Komisio europearraren aurreikuspena da Frontex (mugetako segurtasunerako agentzia), “Kostalde eta Muga europearraren Guardia” indartsuago bihurtzea (European Border and Coast Guard-EBCG). Horrek ahalbidetuko luke estatu kideen mugetako segurtasun jardueren kontrola eta mugetako guardia gisa paper eraginkorragoa jokatzea, baita beraren ekipamenduaren hornikuntzari dagokionez ere. EUROSUR-ek, mugetako zaintza eta monitorizazioarako estatu kideak eta beste estatuak harremanetan jartzen duen sistema europearrak, babesa ematen dio agentziari. Mugetako segurtasunaren militarizazioa agerian jartzen da ere “Europako Batasuneko Itsas-Harmada- Mediterraneo Sofia Operazioa” (EUNAVOFOR MED)-ren helburu militarretan, hala nola muga askotan (Hungaria, Croacia, Macedonia eta Eslovenia) militarrak erabiltzearekin. NATO-ren misioak Mediterraneoan, Europako Batasuneko mugen segurtasunerako laguntza eraginkorrak dira jadanik. (20)

Hona hemen datu batzuk, gure ustez interes berezia dutenak, auzi emergenteei buruzko txosten batetik hartuak.

  • Mugetako segurtasunaren merkatua hedatze bidean bete betean dago. 15.000 milioi euro 2015ean, 2022rako 29.000 milioi eurotara igoko dela aurreikusten da.

  • Armamentoaren esportazioa ere hedatze prozesuan dago bete betean, eta bereziki Ekialde Ertainera eta Afrikako Iparraldera, eta, hain zuzen, herrialde horietatik ari dira errefuxiatuak ihes egiten. Sistema militarrak Ekialde Ertainera egindako esportazioak, 2006 -2010 eta 2011-2015 artean, %61ean igo dira. 2005 eta 2014 artean, Europako Batasuneko estatu kideek, Ekialde Ertainera eta Afrikako Iparraldera, 82.000 milioi euro prezioa zuten sistema militarrak esportatzeko lizentziak eman dituzte.

  • Errefuxiatuekiko politika europearrak, trafikanteen kontrako borrokan eta kanpoko mugaren gotortzean (baita EBko kanpo herrialdeetan) kontzentratu dira, eta aurrekontuetan gorakada nabarmena izan da. Gastuen gorakada honen onuradurak sektore militarreko konpainiak dira.

    • EBko mugetako segurtasunarako neurrien finantziazio osoa, egitasmo nagusien arabera, eta 2004-2020 eperako, 4,5 mila milioi eurokoa da.

    • EBko mugen kontrolerako agentzia nagusia den Frontex-en aurrekontua, 2005 eta 2016 artean %3.788tan igo da (6,3 milioi izatetik 238,7 milioi izatera).

    • EBko estado kide berriei exijitu egin zaie mugen-kontrol politikak, Batasunean parte hartzeko baldintza bezala. Kanpo Mugarako Fondoaren maileguekin erositako edo eguneratutakoen artean daude mugen zainketarako 545 sistema, mugen kontrolerako 22.347 sistema eta mugen kontrolerako 212.881 sistema operatiboak.

  • Ekialde Ertainerako edo Afrikako Iparralderako doazten esportazioen baimen batzuk, mugen kontrolarekin zer ikusteko dute. 2015ean, adibidez, gobernu holandarrak 34 milioi euroko esportazio baimena eman zion Thales Nederland konpainiari, Egipto radarrez eta C3 sistemez hornitzeko, herrialdeari giza eskubideen eremuan egin diren erasoen salaketa behin eta berriz jarria egon arren.

  • Mugen segurtasunaren industria europearra, sistema militarren ekoizpenerako konpainia handien menpe dago: guztiek prestatu eta zabaldu dute segurtasunaren produktoen sektorea eta landu dituzte teknologia informatikoan adituriko empresa txikiekin harremanak. Finmeccanica, armamentoaren industriaren erraldoiaren aldetik, “mugen kontrola eta segurtasun sistema” hautatua izan da ordena eta etekinak handitzeko elementu nagusienetako bat bezala.

  • Europako mugetako segurtasunaren big player-ak dira sistema militarrak ekoitzen duten konpainiak, hala nola, Airbus, Finmeccanica, Thales eta Safran, eta teknologiaren erraldoia en Indra konpainia. Finmeccanica eta Airbus, mugen kontrolak indartzera zuzenduriko EBko kontratu garrantzitsuenetan garaile atera dira. Airbus bada ere segurtasun arloko inbestigazioari dagokionez EBko finantziazio kontratuan garaile atera dena.

  • Finmeccanica, Thales eta Airbus, EBko segurtasun arloan protagonistak dira, eta horiek badira ere sistema militar europearren ekoizle eta esportadoreen artean lehenengo lau konpainien artean. Eta badira ere Ekialde Ertaineko eta Afrikako Iparraldeko herrialdeen sistema militarren hornitzaileak. 2015ean beraien etekinak osotara 95.000 milioi eurokoak izan dira.

  • Inbestigazioarako finantziazioa jaso duten konpainia ez-europearrean artean, konpainia israeldarren baten bat soilik dago: hau horrela posible izatea, 1966ean EBak eta Israelek egindako akordioaren ondorioa da. Konpainia horrek parte hartu du Bulgaria eta Hungariako mugen gotortze egitasmotan, Zisjordaniako eta Gaza/Egiptoko harresien eraikuntzako esperientziarekin garatutako ezagutza teknikoa sustatuz. BTec Electronic Security Systems konpainia israeldarra Frontex-ek hautatua izan da, 2014ko apirilan “Mugetako sentsoreak eta zainketa plataformak” gaiari buruz egindako kongresuan parte hartzeko: konpainia honen, bere eskeintza harroputzan esaten zuen emailen bidez bere “teknologia eta produktuak Israel/Palestina arteko harresian instalatuak izan direla”.

  • Armamento eta segurtasun industriak eragina handia izan du mugetako segurtasunari buruzko politika europearra definitzerakoan, lobby bezala jokatuz eta mugen ardura duten instituzio europearrekin daukaten ohiko harremanen bidez. Eragina handia ere izan dute inbestigazio politikaren lerroak zehazterakoan. EOSek (Segurtasunerako Organizazio Europearra), bere kideen artean, Thales, Finmeccanica eta Airbus konpainiak dauzka, eta presioa egin du mugetan segurtasun handiagoa egon dadin. Gainera, beraren proposamen asko, adibidez mugetako segurtasunerako agentzia europearra eratzeko proposamena, politika europearrak bihurtu dira: hori gertatu da, adibidez, Frontex erakundea “Europako mugetako eta kostaldetako Guardia” bihurtzea (European Border and Coast Guard—EBCG). Azkenik noizean behin egiten den Frontex/EBCG jardunaldiekin, eta sistema militarrak aurkeztera zuzenduriko ferietan egiten diren mahai ingurutan parte hartzearekin, bermatzen da hartueman erregularra, eta bien arteko kooperaziorako afinitate berezkoa.

  • Armamento eta seguratasunaren industriak, EBk segurtasunaren arloko inbestigaziorako emandako 316 milioi euroen zati handi bat ere lortu du. Eta horrela inbestigazioaren agenda zehazteko eta gauzatzeko orduan parte hartze pribilegiatua dute. Ondorioz, maiz, egokiak ez diren kontratuekin ateratzen dute etekin galantak. 2002tik hona, EBk 56 egitasmo finantzatu ditu mugen kontrol eta segurtasunaren arloan.

Oro har, aipaturiko datu hauek erakusten dute mugetako militarizazioaren alde jokatzen duten lider politiko europearren eta defensa eta zerbitzuak hornitzen dituzten segurtasunaren sektoreko konpainien artean, interes konbergentzia geroz eta handiagoa ematen ari dela. (21)

Agir pour la paix (Pakearen alde ekin) asoziazioak, duela gutxi, lobby tour bat antolatu du, armamento eta segurtasunaren arloko industrien eta migrazioari buruzko politiken arteko harremanei buruzkoa. Tour horren ibilbidea jarraituz agerian geratzen da zein hurbil, baita fisikoki ere, dauden arma eta segurtasunerako teknologia ekoizleak eta instituzio europearrak.

Shuman biribilunea, 11º zenbakia, adibidez. Hor dago MBDA misilen ekoizle europearren kontsorzioaren bulegoa (…). MBDA da Finmeccanica Leonardo, Baes Systems britainiarra eta Airbus talde franko-alemandarraren amankomuneko negozioa. Hiru konpainia horiek Thales konpainiarekin batera, irabazi handienak izan zituzten Europako mugen kontrola gotortzearekin eta Europaruntz datozen “jendaila” blokeatzeko hirugarren herrialdeekin egiten den kooperazioarekin (…). Sektoreko konpainien eta instituzio europearren arteko konbergentzia ez da eratzen lobby lanaren bidez soilik. Lobbyak presio-taldeak dira sektore jakin baten interesak defendatzen dutenak, eta joko agerikoa da (beste eztabaida bat zuzen edo kriminal jokatzen duten). Baina askoz ere anbigüoagoa da Stéphaniak gogoarazten digun beste errealitate baten papera. Izan ere, badira “azterketa-zentruak” edo “adituen taldeak” instituzio europearrei gomendioak egiten dizkietenak, beren buruak “impartzial” balira bezala aurkeztuz, nahiz eta industriaren ordezkari asko horietan parte hartu. (…) Finmeccanica konpainiako gaur egungo harreman instituzionalerako arduraduna, Massimo Baldinato, 2015ean kontratatua izan da…sei urtez Antonio Tajani Komisario europerraren gabinetean lanean egon ondoren. Ate birakariak ez dira arraroak leku guztitan, baina segurtasunerako teknologia ekoizle printzipalenak kontutan hartzen badugu, Finmeccanica da instituzio europearretatik datorren ordezkari bat duen bakarra. Baldinatoren karrera profesionala aztertzeko interesa erakutsi du ere Corporate Europe Observatory, urtetik jada genero kasuen aurrean Komisioak erakutsi duen axolagabekeria salatzen duen asoziazioa(…). Stéphaniek bisita gidatuaren amaiera anuntziatzen duenean, parte hartu dutenen artean dagoen atmosfera nahiko etsigarria da. “Etorkinak dira segurtasun industriaren karburantea”, laburbiltzen du berak. Ez da soilik ekoizleen zitalkeria eskandalagarria, bada ere instituzio europearren elkar-hartze kriminala: Europako Kontseilua, zeinaren bidez estatuek defendatzen duten beraien konpainia nazionalen interesak, eta Junckerrek gidatzen duen Komisioa, zeinak, ez badu oraindik bitarteko guztiak erabili ilegala deitutako migrazioaren aurkako borrokan, aldiz migrazioaren gaia ez du bere agendan ardatz gisa jarri. (22)

Gogoratu beharrekoa da “itsasoko salbamendua”-ren eta mugen militarizazioaren inguruko erretorika humanitarioa erabiliz eskuratu diren baliabide militarrak, talka orokorraren optikarekin berrantolatzen ari diren aparailu militarrak indartzen ari direla eta baliabide militar horiexek maíz erabiltzen direla erasoko operazio militarretan.

Zentzu honetan, gogoan dugu nola 2015eko amaieran, Amerikako Estatu Batuetako Departamentuak onartu zuen, Italiak, 2012an egindako eskaera: bi dron propioak armatzea, MG-9 Reaper aide-lurra misilaz hornitzea, Hellfire laserrez gidaturiko bomba eta bestelako munizioak. Akordioaren kostua 129,6 milioi euro. Amerikako Estatu Batuak eta Bretaina Handia soilik daude armamento horietaz hornituak. Bestalde, aeronautika militar italiarra izan da aireko indar aliatu lehena, 2001ean, Predator estatubatuarrak eskatzen. Predator horiek protagonistak izan ziren 1999ko Kosovoko gerran.

2016ko apirilaren 14ko berria da: “etorkinen sorospenerako aurkeztu zen itxasontzi anfibioa (844 milioi), azkenian gerra itxasontzi bat zen F35 hegazkinak (1.100 milioi) transportatzeko”. Eta 2014/2015 neguan, 5,4 mila miloi euroko aurrekontu erraldoia onartzera deituak izan ziren parlamentariei, dokumentutan azaltzen den bezala, Marina eta Defentsak eman zien, orduan, egitasmoaren benetako neurri eta izaerari buruzko informazio partziala eta distorsionatua. Itsasontzi batetaz hitzegiten zen, ekonomikoa eta “erabilera bikoitzekoa”, sorospen humanitariorako eta babes zibilerako izango zelakoan, militarren benetako intentzioa agerian jarriko zuten datuak eta ezaugarri teknikoak izkutatuz, eta Parlamentuaren akordioaren ondoren sinatu ziren kontratuetako baino kostu txikiagoak aurkeztuz. (23)

&&&&&&&&&&&&&&&

V

Lampedusako eszenatokia.

Mugaren espektakuloa eta espektakuloaren mugak.

Iruditeriak ez du praktika bat islatzen, aitzitik praktika horretan parte hartzen du

beraren zati bat bezala, praktika bera eratzen duen elementu gisa.”.

Pierre Ansart

1973ko azaroaren 9an Pier Paolo Pasolinik argitara ematen zuen «Corriere della Sera»-n artikulu bat: Acculturazione e acculturazione. Bertan iragartzen zuen gizarte italiarraren behe-jotze bat komunikabide berrien eta beraiek hedaturiko kontsumismoaren eraginez. Lehenago, Guy Debordek ere, bere liburu Espektakuluaren gizartea-n, 1967ean argitaratua, gizarte bat deskribatzen zuen non kapitala espektakuluan agertzen eta haragitzen zen. Errealaren alderantziketa honek, produkzio eta truke sisteman du bere jatorria: merkantziak hartzen du tbere erabilera-balioa transzenditzen duen truke-balio bat, eta hori eginez erreala bera transzenditzen du.

Trukea eman dadin, beharrezkoa da merkantzia baten balioa beste merkantzia batean ordezkatua egon dadin, eta gero -balioaren era aurreratuan— merkantzia bakoitzaren balioa beste merkantzia baliokideen serie amaiezin batean ordezakatua egon dadin. Horrek esan nahi du trukeak aurresuposatzen duela, praktika efektibo gisa, errepresentazioen nolabaiteko antolakuntza. Aurresuposatzen dena da, merkantziak, ez direnez berehalako balio kualitatibo eta erabilera balio gisa gehiago azaltzen, pertzepzio berri baten objektu bihurtzen direla, eta ekoizlearentzako eta saltzailearentzako, ez diren horren irudi edo agerpena direla. (24)

Lan alokatuan, merkantziaren produkzioa eta plusbalioa ateratzeko egiten den erabilera jarraian doazte, baina lanaren ondorengo denboran muntaiaren katearen beste momentu batera igarotzen da: pantaila baten aurrean bizitza errealean “izatearen” ilusioa. Hirurogeiko hamarkadatik hona komunikabideek eta teknologia berriek, prozesu hau itzulerarik gabeko puntura eraman dute. Espektakularizatze prozesu honekiko paraleloki, estatuen muga modernoetan kontraesanak azaleratzen eta simplifikatzen dira: militarizazio guneak dira, zeinetan “mugetako espektakulua” eszenaratzen den, berriro ere “errealaren alderantzizketa” bihurtuz, kontsumitzaile eta soegilen kontsumo eta erabilerarako errealitate birtuala delarik. Milaka pertsona, gehienetan gerratik eta kapitalaren gerratik ihesean, bihurtzen dira orduan erreserbako langileen harmada, mediatikoki rol alderantizkatu batean sartuak, birmoldatuak, birdefinituak, kriminalizatuak, “beldur europearra” handia eta segurtasun-politika sustatzeko erabiliak, edota, bihurrikatze bikoitz bat eginez, “txiro ergel hutsez” beteriko jendetza bihurtuko dira, salbatu beharrekoak, bai, eta agian itxasontzi militarrez eta azken belaunaldiko dronez salbatuak.

Eskema bikoitz bat erreproduzitzen da etengabe:

Lehen eskema: klandestinoak, terroristak, bilauak, lapurrak etabar… Imajinario honek, eratzen den ekintza berean, kriminalizatzen eta estigmatizatzen du etorkinaren figura (18). Nicholas de Genova ondo azaltzen duen bezala:

Neurri legislatibo edo ejekutiboen bidez bihurtzen da “ilegala” etorkina, migrazioak edo migrazio mota “ilegalak” espezifikotzat hartzen diren momentuan, beste hitz batzutan esanda, etorkina ilegalizatzen duen momentu eta ekintzan. Ikuspuntu honetatik, ez dira benetako etorkin “ilegalak”, baizik eta etorkin ilegalizatuak. (25)

Bigarren eskema: Txiro ergela, etorkin gaixoa, zarpail bat emigratzen duena, klimarekin, hondamen naturalekin, zorte txarrarekin eta erdizka definituriko giza gaizteriarekin… loturiko arrazoiengatik.

Beste imajinario honetan gorputz bat ikusten dugu, biologiara soilik murriztua, bere izaera politiko eta historikoaz gabetua. Imajinario “humanista” bat, “etorkin gaixoa” elikatu, berotu, sendatu eta egarria asetu beharreko animali-gorputza bihurtzen duena. Elementu “naturalista/animala” nahasia doa “humanitarismoarekin”, hau da, errealitatetik eta prozesu historiko eta kolektibo batean sartuak dauden subjektuen berezitasunatik isolatutako eskubide bati lotua geratzen da. Uninbertsalitate abstrakto batean eta patuaren aldaezintasunean oinarrituriko eskubidea, beti ere “salbatzaileen” gizarteak definituriko eta arau bihurturikoaren arabera.

Aipaturiko bi imajinario horietan ez dute lekurik aurkitzen interesatu zuzenen hitzak eta bi imajinario horietatik ondorioztatu dira erantzun eta politika berdinak: mugetako militarizazioa, emergentzia, pertsona migranteentzat detentzio zentroak eta beraien gorputzen merkantilizazioa, salbamento garaian estrategia militarrak gaina hartzen duelarik estrategia humanitarioen gainetik, eta bertako biztanleen komunitatea distorsionatuz “migrazioaren kudeatzaile” paperaz izendatuz, eta etorkinekin langile esplotagarri eta eskubidegabeen harmada sortzen da.

Imajinario bietan, aipatu berri ditugun paradigmen arabera, migrazioak azaltzen dira errealitate natural gisa, erantzulerik gabekoa. Ez dakigu zergatik diren sortuak, zein dimentsio historikoa duten eta zergatik pertsona horiek ezin duten gu bezala bidaiatu. Sistema ekonomiko kapitalista planetaren lur-eremu zabalak eta milaka milioika langile esplotatuz garatzen da, eta jatorrizko akumulazioarekin eman zituen lehen urratsak. Gerrak, harrapaketak, esklabotza, triskantzak, kontzentrazio eremuak… izan dira estatu europearren praktikak, XV mendetik aurrera kolonietan izandako konfrontazioetan, eta horrela mende hauetan sortu da migrazio lurraldeen kontestua. Oraindik gaur egun, demokrazia modernoaren funtzionamendua eta biziraupenaren euskarria da bortxakeria hirugarren herrialdeeta externalizatzea; bortxakeria hori atzera bueltan ikusten da estatu europearretako arrazakeria instituzional iraunkorrean. (26) Etekina ateratzea, giza jarduera ororen azken helburutzat balioetsia, bihurtzen da gure garai hauen erlijioa eta komunikabideak bihurtzen dira egi jainkotiar honen orakulo indartsuak.

Lampedusa bihurtzen ari da gaur egungo diskurtsoaren hitz gurutzealetako bat, nagusi den boterearen eskutan dagoen tresna polifunzionala: eszenatoki mediatikoa, aintzindaritza militarra, esperimentazio sozialerako gunea, emergentzia eternala sortzeko eta eszenifikatzeko lekua, Europako Atea, kanporatzeen uhartea eta giza-eskubideen eta harreraren simboloa, “Mediterraneoko ondare morala”, “estzenatoki emozional garrantzitsua”.

Nagusi den diskurtsoa, egituratua izan ondoren, ia automatikoa bihurtzen da eta maiz errepikatutako diskurtsoan harrapatua gelditzen da bat. Asko dira Lampedusari buruzko adibideak: imajinario aurreraikia eta prozesu imperialistekiko (gerra, kapital akumulazioa, esplotazioa) funtzionala. Kasuak biderkatzen eta birsortzen dira. Ez da, berez dialektikoa den eta Lampedusaren kasuan guztiz konplexua den errealitate bati begira egoten, baina, hain zuzen, errepresentazio jakin batetik abiatuz akritikoki mogitzen da. Beste forma batez, XVI mendeko pinturarekin, manierismoarekin bezala, gauza bera gertatzen da. Desberdintasuna da Vasari, bere garaiko artistei zuzentzen zitzaiela Michelangelo, Rafael eta Leonardotik, beraien naturaren interpretaziotik abiatuz, “bella maniera” eskuratzea iradokiz. Gure kasuan guztiz bestelakoak dira jarritako ereduak eta ateratako emaitzak. Hain zuzen, Edward Said-ek “Orientalismoa” liburuan deskribatzen duen erabilera kolonialistara bideraturiko jakintzaren eraiketa prozesua da eredutzat har daitekeena Lampedusaren gain altxatu den mistifikazioa aztertzeko.

Orain ari gara ulertu nahian, zer nolako Lampedusa-imajinario eraiki den, eta indar handiagoz 2013 ezkeroztik (lehenik Aita Santuaren bisitarekin eta gero urriak 3ko triskantzarekin eta handik bideratu eta ezarri zen errepresentazioarekin) eta orain arte:

lampedusatarrak: heroiak, abegikorrak eta etorkinak salbatzeko eta jasotzeko bizitza arriskatzeko prest;

militarrak eta ordenaren indar desberdinak itsasoan giza bizitzak salbatzen;

GKE-ak eta elkarte humanitarioak Lampedusan kokatzen dira migranteen giza eskubideak bermatzeko;

harrera-zentrua, zailtasun guztien gainetik, Europara esportatzeko eredua;

migranteak: txiro zarpailak gerra eta goseetatik iheska dabiltzatenak edo balizko terroristak identifikatu eta fitxatu beharrekoak;

uharteari buruzko zehaztapen batzuk, errepikakorrak: Europako Atea, Mediterraneoko hiruburu morala, Europako kontzientzia, harrera uhartea, urazpiratzeen uhartea.

Aurkeztutako kuadro honetan hainbat mezu, gehiago edo gutxiago izkutuak. Saiatuko gara horiek argitzen.

Hasiko gara RAIren Telebistatik duela gutxi eman den film batekin.

Lampedusa izeneko filmaren porrota, aski errez aurreikus zitekeen. Film hori da erantzunkizun kate baten emaitza. Erantzunkizuna soilik azken lerroan da Pontecorvo zinegilearena. Pontecorvok ez du, haatik, Andrea Purgatorik Laura Ippolitirekin batera idatzitako gidoia sinatu. Ez atze-ez aurre industrial baten aurrean gaude: pentsatzekoa da, ezen, gidoiarako ezinbestez jarraitu beharreko aukera zehatz batzuk planteaturik – adhoc hautaturiko pertsonai esklusiboki italiarrei egotzitako ikuspuntua, italiar indibidualizatuen eta klitxe batera murriztutako migranteen arteko asimetría, dialogotan %99 italieraz izatea—emaitzak ezin dira besterik izan errepresentazioaren aldetik, oso txarrak baino. (…) Baina beste zerbait da benetan izugarria iruditzen zaidana, hain zuzen, miniserie honen prestaketa, antza denez, gidatu duen arrazoia. Ez da soilik film honetako ikusleak, gehienak Lampedusako gertakizunen begiraleak, urruneko edozein bazterrean bizi direla aurresuposatzen dela, eta itxas kostalde batean, Siziliako itsasadarrean, bene benetan kanposantu batean bihurtuan, egunero gertatzen ari denaz inoiz entzun gabeak direla. Filmaren ikusleak, hamarkadetan informazio zitalez eta pentsamendu bakarrez kutsatuak egon dira, eta informazio hori giza eskubide funtsezkoa den munduan lekualdatzeko eskubidearen aurkakoa izan da. Besterik gabe, ikusleak, jende paketsutzat balioesten dira, eta aldiz, arazoari buruz zerbait, nahiz eta informazioa guztiz distorsionatua eduki, zerbait dakitenei erakusten zaie eguneroko triskantza hauek, mingarriak izanik ere, zirkunstantzia batzuren loturagatik gertatzen direla, eta zirkunstanzia horiek gauzen funzionamendu naturalarekin lotuta daudela. Epilogoan, Serra/Amendolari esanarazten zaio epaitu baino lehenago Lampedusara etorri behar dela, zuzen eta begiz ikusteko: Hori da, fikzioaren eraiketa orokorrean hautatu den ikuspuntua: alde batetik migranteekiko begirada bat, zeinaren arabera migranteak “bakarrik” migranteak diren eta filmean ematen denaren arabera inork ez dirudi jatorrizko herrialderik, historiarik, lortu nahi duen helbururik duenik, eta, bestalde, ez du filmak inoiz aipatzen pertsona horien azalean jokoan dauden interes erraldoiak… Guzti hori esatea da, zerbait ikasi nahi duenari funtsean ez dagoela ezer jakin behar esatea, filmean dagoela dena, gauzen errealitatea ebidentea dela, eta nahikoa dela begiak irekitzearekin. (27)

Hona hemen Telebistako seriea aurkezten zuen artikulu batek diona:

Lampedusa, RAI-k ekoiztutako fikzioak Claudio Amendola du protagonista. 2016ko irailaren 20 eta 21ean uhinetan egongo da, salbu eta Telebista publikoaren programazio aldaketa egongo balitz. Fikzioaren trama, izenburuak iradokitzen duen bezala, (20) migrazio klandestinoa izango du ardatz, eta bereziki migranteei harrera egiten diotenak (Guardia Costera eta uharteko biztanleak) eta migranteen ibilbidea zuzen jarraitzen dutenak (bolondresak, osasun-langileak, administrazio publikoa). Claudio Amendolak, portuko Kapitaniako arduradunaren paperean, Serra zapatak eramango ditu, eta Carolina Crescentini, Viola paperean, harrera zentruko arduraduna izango da. “Lampedusa” mini-seriearekin hitzordua, RAI 1eko pantailetan izango da, 2016ko irailaren 20 asteartean eta irailaren 21 asteazkenean, ordu nagusitan (28).

Esandakoaren argitan zenbait puntu gara dezakegu:

1) Fikzioaren trama, izenburuak iradokitzen duen bezala, migrazio klandestinoan izango du ardatza. Seriearen izenburua “Lampedusa” da, eta artikulua idazten duenarentzat, uhartea automatikoki dago lotuta migrazio klandestinoaren gaiarekin, uhartearen komplexotasun historiko eta politikoa simplifikatuz, eta uhartea “urazpiratzeen uharte” izaerara murriztuz.

2) Bereziki ardatz izango dira migranteei harrera egiten diotenak (Guardia Costera eta uharteko biztanleak). Zergatik erakutsi nahi du filmak, migranteei harrera egiten dietenak uharteko biztanleak eta Guardia Costera direla? Baieztapen horrek ez du inolako loturarik errealitatearekin, zeren etorkinak itxiak daude Hot-Post (Etorkinak Internatzeko Zentrua)-ren barruan eta noiz bait ausartzen dira kanpora ateratzera atxikitze egituraren hesian dagoen zulo batetik, ateak itxita bait daude. Guardia Costerak ez du inoiz eduki migranteak jasotzeko erantzunkizuna, itsasoan sorospena emateko soilik baizik; eta hiritarrek ez dute inoiz bere etxeetan migranteei harrera egin, salbu eta salbuespenezko kasu gutxitan. Egia osoa esateko, aurten, hain zuzen, lehen aldiz, Hot-Spot-etik udan atera izan dira (beti ere hesiko zulotik kanpora) eta turismo arloko kudeatzaile batzuk kexu agertu dira migranteak plaietan turistekin batera bainatzen zirelako (kexu hauek maiz turistak beraiek eginak ziren ere). Auzia da, besteren artean, Agrigentoko prefektoarekin eztabaidatu izan dela gai hau, eta bilera horretan operadore turistikoren batek eskatzen zuela etorkinei Zentrotik ateratzeko baimena kentzea edo, gutxienez, plaietan bainua hartzea debekatzea.

3) migranteen ibilbidea zuzen jarraitzen dutenak (bolondresak, osasun-langileak, administrazio publikoa). Ez da ulertzen zein ibilbideaz ari den, jakinda migranteen bidea markatua eta ezarria dagoela EB-ren eta dispositibo militarren erabaki politikoen arabera. Migranteen mogikortasuna guztiz mugatua dago, bai migrazioaren gestio militar eta politikoekiko eta baita migrazioaren instrumentalizazioarekiko duen funtzionalitate organikoaz. Oso gutxi dira, kontestu horretan, positibotzat balioesten ditugun egitasmoak, adibidez Mediterranean Hope egitasmoa. Foro hau ez da Lampedusan aurten eman diren bestelako egitasmoak –Harreraren Foroa, adibidez– bezalakoak. Dena den eta orohar, migrazioaren dispositiboan implikatuak dabiltzaten ia denak soldata baten truke aritzen dira. Gainera asilo eskaerarako edota lana aurkitzeko tramitazio guztiak logika bat jarraitzen du: marginalizatzea eta klandestinitatea sortzea. Estatuen legedian sarturiko EBko legeek duten funtzioa Barne Merkatu europearra sorraraztea da, kapitala esku gutxitan pilatzea eta langileen bizi baldintza sozial, ekonomiko eta politikoak suntsitzea. Asiloa eskatzen duena bi urte arte egon daiteke itxaroten, errefuxiatu-estatutua onartuko liokeen Komisioa aurkitu arte. Itxaron urte hauetan, askotan, asiloa eskatu duenak ezin du lan egin eta estatuaren asistentziaren menpe egon behar du. Denbora hau, dena den, asilo eskatzaileetaz arduratzen diren abokatuentzat, zerutik eroriko mana bat da. Baldin eta eskaera (21) ez bada onartua, orduan migrantea kanporatze gutun batekin aurkituko da, eta ia beti lan beltzaren poltsa osatzera joango da, paperik gabe eta esplotatua.

4) Harrera Zentruaz hitzegiten da, bainan urtetatik hona Lampedusako zentruak bete dituen funtzioak lehen eperako atxiloketa eta identifikazioa izan dira.

Aspalditik eta alde askotatik egin izan dira Lamedusako etorkinentzako zentruak dituen baldintzei buruzko salaketak, bainan salaketa horiek izkutuan geratu izan dira estatuko ordezkarien eta bereziki Errepublikako presidente Mattarellak egin zuen bisita-espektakuluaren bidez. Lampedusako etorkinen zentrora egin zuen bisita bideoan grabatua izan zen eta bertan erakusten da zentroaren irudi lasaia, garbia eta abegikorra.

Hona hemen Errepublikako Presidente Sergio Mattarellaren bisitaren bideoa.

( https://www.youtube.com/watch?v=typN6fMLpX0).

Eta hemen garai bereko Hot-Spot-aren baldintzen bideoa, Askavusak argitaratua. (https://www.youtube.com/watch?v=uXhu8tNE9jM).

Mattarellak, gainera, militarrei buruz ari zela, honako hau esan zuen: “Egunerokotasunaren heroiak dira. Haiei esker Mediterraneoa ez da hilobi erraldoia bihurtu”. Baieztapen eta irudi hauekin hedatzen eta sendotzen dira, hain zuzen, RAIk irailan ateratako film-fikzioan egiten diren Lampedusako errepresentazioak, edo sofistikazio handiagoz Fuocomare bezelako filmetan egiten direnak. 2016ko ekainaren 10ean iritsi zen Richard Gere Lampedusari buruzko gidoia azpimarratzea: “Harrituta nago ikusirik zentru honetan aurkitu dudan giro familiarrarekin (…) Gerek etorkinek jandako menu berdina jan du: oilaskoa barazkiekin eta arroz txuria espeziekin”. (29)

Gere-ren bisita, herriko bertan egin zen prentsa ohar batez osatu zen, holako bisitek herriko “eragileentzako” duten garrantziaren adierazle gisa. Izan ere, Guisu Nicolini alkatesak, hollywwodeko aktorearen bisita zela eta, gutun bat bidali zion Morcone prefektoari bere desadostasuna adierazteko. Ez pentsa gutuna, Lampedusako Hot-Spoten errealitate distorsionatu bat deskribitzen duten Gereren baieztapenak salatzeko zenik. Aitzitik, alkatesa hasarre zegoen horrelako bisitaren berri eman ez zitzaiolako eta artistarekin egoteko modurik ez zitzaiolako eman: “Komunitatearekin harremanik izan gabe, ez zaio uharteari laguntzen” (30) esaten zuen Nicolinik.

Gidoi berdinak balio du Senadoko Presidente Grasso jaunak, 2016ko uztailaren 8an egindako bisitarako. Esaten zuen “Lampedusako Host-Post eredua esportatua izango zela”. Eta Lampedusari buruzko erretorika guztia askatuz: “Hiritar italiarrek jakin behar dute zer egiten den Lampedusan, zer egiten duten lampedusatarrek, administrazioak, ordenaren indarrek sinisten ditugun balioen, solidaritate eta harrera balioen alde”. (31).

2016ko uztailaren 22an, haatik, Federico Gelli (PD), Migranteak inkesta-komisioko buruak esaten zuen: Lampedusako harrerarako egitura frogatu da guztiz desegokia dela, elikadura eskasarekin eta berrikusi behar den kudeaketa batekin, balizko migrazioa-emergentzi batean ahal den hobekien erantzun ahal izateko”. (32)

Berlingo Hartza saria Fuocoammare filmari eman ostean (hemen dago filmari egiten diogun kritika >https://askavusa.wordpress.com/2016/02/24/1428/) aldarrikapen eta spot politiko ugariak izan ziren. Horietatik pare bat eskeiniko dugu. (22)

Boldrini:

Arteak arriskua har, eta atentzio-gunea gai garrantzitsu baten inguruan jar dezake. Han non politika europearrak ez duen arazoen irtenbidearen giltzarik aurkitzen, ez-eraginkor azaltzen ari den auzian, eta muroak altxatzeko eta gauzak gaizki egiteko lehiaketa dirudien gaian. Gure herriaz harro nago beraren norabidea giza bizitzak salbatzea bait da eta horretan jarraitzen du. Eta arteaz ere, eta adibidez film honetaz, zentzu honetan laguntza baliagarria hel daitekeelako norabidea mantentzeko. (33)

Eta urtarrilaren 25ean, egunkari berak berri bat ematen du: Italia Libiaren kontrako interbentzioa programatzen ari da, eta ISISen aurkako NATOren interbentzio militarra eskatuko lezakeen batasun nazionaleko gobernu libiarra proposatzen du. Garbi esanda: NATOk nazioarteko legimitatea behar du eta Libiaren inbasioari ekiteko eritzi publikoaren aurrean justifikazioren bat.

Renzik, Fuocoammare filmaren kopia bat oparitu zien EBko bilera gorenetako batean estatu europearren buruei eta DVDrekin batera zihoan oharran eskribitzen zuen: “Harreraren magia eta Lampedusako jendearen apartako birtuteak kontatzen duen lana. Lampedusako jendearentzat etorkina, beti eta ezer baino lehen, gizaki bat da”.

Lampedusako Hot-Spoten errepresentaziora itzuliz, Fuocoammare-n migrante talde batek gospel moduko bat kantatzen du eta besteren artean honako hau esaten dute: “Kartzelan itxi gaituzte. Askok urte bete egon gara kartzelan. Askok sei urte daramagu kartzelan, askok kartzelan hil egin gara. Kartzela, Libian, izugarria zen. Ez ziguten jaten ematen. Egunero kolpeka, urarik ez eta askok ihes egin dugu. Gaur egun badakigu Jainkoa dela salbatu gaituena”. Beste eszena bat, Hot Spot barruko futbol partida bat da. Noski, prefekturak ematen du filmatzeko baimena, beti ere Hot Spot-a baldintza, gutxienez, duinetan ikusten bada, bainan Rosik entzunak zuen gure iritzia Hot Spot-eko baldintzei buruzkoa. Bainan nahiago izan du kartzel liberiar “izugarriei” buruz hitzegin, Lampedusako Hot Spoteko benetako baldintzei buruz baino. (Handik gutxira sute bat izan zen –hirugarrena, edo laugarrena kontuan sartzen bada aeroportutik gertu zegoen egitura zaharraren sutea).

Hauxe idazten zuen migrante talde batek agiri batean, 2016ko maiatzan egindako protestan:

MIGRANTE” TALDE BATEN PROTESTA. HOT SPOT-AREN BALDINTZAK ETA IDENTIFIKAZIO PROZEDURAK.

Iheslariak gara. Gerran dauden gure herrialdeetatik etorri gara hona. Gure jatorrizko herriak Somalia, Eritrea, Darfur (Sudan), Yemen eta Etiopia dira. Lampedusan jasaten ari garen tratua ez da gizalegezkoa. Gure aztarna digitalak ematera derrigorrez behartu nahi gaituzte, eta horretarako, ordenaren indarren partetik, are tratu txarrak ere jasan izan ditugu. Aztarna digitalak ematen ez baditugu ahoz eta fisikoki erasotzen gaituzte, gure kontra jartzen dira, eta janariaren banaketan diskriminatuak izaten gara eta patioan pelotan jokatzea debekatzen digute. Koltxoiak bustita daude bainuetatik ateratzen den uraz eta horrek gaixotasunak eragin ditzake. Hemen adin txikikoak badaude, emakume haurdunak eta osasun arazoak dituzten pertsonak eta ez dute arreta egokirik izaten. Lampedusan, batzuk, 2 hilabete daramagu, beste batzuk 4 hilabete. Eta aztarnak emateari uko egiten badiegu, ez dakigu, bizitza duina izateko baldintzak duen lekura joateko, noiz emango diguten kartzel honetatik ateratzeko posibilitatea. Etorri gara libertatea, gizatasuna eta pakea behar dugulako, eta uste genuen Europan izango genukeela holakorik. Ez dugu kartzelan itxiak egon nahi, ez bait dugu deliturik egin. Bizitza duina nahi dugu eta babesa eduki, ginen egoeratan bizitza bera arriskuan bait genuen. Baldintza hauetan aztarnak uzteak ez digu askatasunik ematen gure etorkizuneko aukerak gauzatzeko, hala nola adibidez, beste herrialdeetan jadanik dauden gure familiak eta komunitateak biltzeko aukera. (23)

LAMPEDUSATIK IRTEN NAHI DUGU, GURE JATORRIZKO HERRIALDEETATIK IHESIZ BILATZEN ARI GAREN BABESA EDUKITZEKO. GUTAKO ASKOK GOSE GREBAN ETA EGARRI GREBAN GAUDE ETA GURE ESKARIAK BETEAK IZAN ARTE EZ DUGU UTZIKO. (34)

«I Love Sicilia» aldizkariak, 2016ko otsailako portadan, Berlinen Fuocommare-k lorturiko Urrezko Hartza eta Lampedusaren irudia zekarren. Erretorika, beti bera da, eta oraindik beste behin gehiagoz, Lampedusari buruzko imajinarioaren bidez, imperialismoak eta atlantismoak erabiltzen duen erretorika humanistaren mistifikazio batzuk hedatzen dira. Oiartzun handiko orrialde batean, “Nobel Saria Lampedusarentzat” edota “Lampedusako heroi arruntak” bezelako esaerez betean, Davide Camarronen Lampedusa liburuaren zati bat argitaratzen da:

Lampedusak duen heriotzak, bi neskame ditu. Itsasoko mafiosoen krudeltasuna. Kolpeka biltzen dituzten etorkinak, zenbat eta gehiago hobe, beraien patera zaharretan, motoreak matxuratuak eta erretiratuak izateko puntuan (…). Eta gero dago gobernuen krudeltasuna. Eta lehenik, Muammar el Gadafiren gobernu libiarra, kontinente afrikarraren diktadore usteldu hainbesteen artean bat, zeinarentzat etorkinen bizitza, gainontzeko guztia bezala, erosi, saldu, trukatu zitekeen zerbait zen.

Diskurtso dominantearen adibide garbia da. Diskurtso hori berproduzitzen eta biderkatzen da, dela Lampaduza izeneko liburu batekin, dela hilabetekari baten bidez (besteren artean “estilo, joera eta kontsumo”-ko aldizkaria omen da). Eta hau dena, humanitarismo armatu eta neokolonialaren “guru” batek egindako aldarrikapen harrigarriekin loturik doa. Guru hori, 2014ko urriaren 3an, “hau gerra ekintza bat da gizakien eta itsasoaren artean” esaten zuen Bordini bera da. Gainera, itsasoan hildakoak izatearen erantzunkizuna eta kulpa, Gadafiren gain edo bere trafikanteen gain deskargatzen du. Lampedusa eta migrazioari buruzko diskurtso imperialistaren manualeko kasua da.

Falsifikazio ikaragarri handi honetan Guy Debordek maixuki aipatzen zuen egia alderantzizkatu hura, kontutan edukitzeko premian aurkitzen gara: “Benetan alderantzizkaturiko munduan, egia, faltsuaren momentu bat da”.

Oso posible da etorkinak hondartza publikoan bainatzen direlako kexu agertzen direnak, harreragatik sari bat jasotzea. Etorkinek Hot Spoten baldintzegatik protesta egiten dutenean kexu azaltzen den pertsona bera, lehen lerroan egon daiteke, Mattarellari txaloka, lampedustarrak harrera eta solidaritatearen adibide bat direla baieztatzen duenean.

Errepresentazio dominantearen arabera, etorkinaren erretratuan pertsona pasibo bezala agertzen da. Agian, urrezko hartza batekin egindako marko baten barruan edo “Europako Atea”n turistei saltzeko eskeintzen diren “jaiotza” batean, kaio eta dordoka biren ondoan azalduko da. Aldiz, etorkina erreibindikazio eta borroka egiten duen subjektua bihurtzen bada, orduan ez zaio kasurik egingo (kasurik hoberenan) edo berprogramatua izango da. Askotan entzuten den esaera hauxe da: “Baina nola liteke, guk harrera egiten diegu eta beraiek horrela portatzen!”. Noski, hobeto ulertu beharko litzateke lampedustar batzuk jokaera batzuk hartuz mantendu duten dinamika, baina momento honetan azpimarratzera bultzatzen gaituena da Lampedusaz egiten den eta helburu oso zehatzak dituen erabilera mediatikoa, eta erretorika humanitario/militarrak estaldu egin duen azken urtetako infamiarik handienak, horien artean, EBak eta NATOk, legez eta praktikaz, sortu eta kudeatu duten migrazio klandestinoa.

2016ko irailaren 30etik urriaren 2ra, Lampedusan egingo da Prix Italia (Italia saria), berriro ere RAIk antolatua. Bera izanik imajinario kolektiboaren (24) eraikuntzan erregimenaren tresna nagusia, paper erabakiorra jokatu du Lampedusaren simbolo eta eszenatokiaren eraikuntzan, berarekin duen erretorika humanitario/militarrarekin.

Nola ez erakarri gogora La scelta di Catia. 80 miglia a sud di Lampedusa filma, 2014ko urriaren 6ean (Mare Nostrum misioa abian zela) pantailaratua RAI 3an? Hona hemen RAIko webgunean aurkitzen den deskribapen baten zatia:

Catiak esperientzia honetan oinarritu du bere misioa eta ekipoa gidatzeko eta motibazioa pizteko modua. Mariñelak, osasungintzako jantzi txuria jarri eta etorkinei laguntzeko prestatu zirenean, bazirudien proposatu gabeko borondatez “aingeruak” bihurtuak zirela. Nor eta beraiek, gerrarako prestatuak egonik, bizitzak salbatzen aurkitzen ziren eta, gainera, batzutan beldurgarria den Mediterraneoan.

Prix Italia-rako, irrati-telebistagintzako 87 entitate publiko eta pribatuak, bost kontinenteetako ordezkari gisa, gonbidatuak izan dira manifestazioan parte hartzera. Denbora ez dira batere kasualitatezkoak: Fuocoammare saria azkar iristen ba zen, Libiaren aurkako erasoa baino lehenago eta iheslari eta exiliatu siriarren harrerari buruzko propaganda alemandarra amaitu eta segituan, TBrako filma eta RAI-ren saria gerraren fase aurreratu batean iritsiko ziren, eta pentsatzekoa da, orduan, ihesean etorritako jende kopuruak gora egingo zuela. Berriro, beste behin, ezarritako imajinarioaren biprodukzio baten aurrean aurkitzen gara. Bagenuen urriak 3ko masakrea eta datuen faltsifikazioa, boterearen aparailu mediatikoek bultzatutakoa, RAI beti buruan zelarik. Urriak 3aren inguruko erretorika berriro errepikatzen da urtero, urriak 3 bakoitzean, Lampedusan egiten den manifestazio-oroigarriaren bidez. Erretorika hau eta bere faltsifikazioa pasatzen dira Fuocoammare filmera, zeinak bere aldetik, aipamen eta proklama politikoen bidez, erretorika eta faltsifikazioa zirkulazioan jartzen dituen. Lampedusa da Marc Augè aipatzen duen mediatizazio bidezko munduaren “funtzionalizazioa-fraudulentizazioa”.

Museogintzan ere imajinario kolektibo hori eraiki duten subjektu berberek, eraiki dute Lampedusan “Konfidantza eta Dialogoaren Museoa”. Duela gutxi, Pietro Clementek publikatu zuen bere “Dialogos mediterráneos” liburuan, artikulu interesgarri bat museoei buruz eta egiten du Lampedusari buruzko gogoeta bat.

Objektuak dira, bada, baita ere, arakatu beharreko indar-mundu bat. Batzutan indar magikoa dute, hainbat museo afrikar eta jatorrizko indio amerikanoetan gogoratzen duten bezala. Kolekzionisten objektu magikoak, eta balizko museoen fundatzaileak, bainan baita ere mundu errealitate berezia. Lampedusan sortzen ari diren hainbat ekimenetan ari naiz orain pentsatzen. Ekimen horiek eratzen ari dira uhartearen itxuraldaketa dramatikoaren inguruan, munduko hegoaldetik iparraldera doazten prozesu migratorioen interfaze mundiala bihurtzen ari bait da. Harriturik nago Konfidantzaren Museoa egitasmoaren aurrean. Duela gutxi, Lampedusan, Mattarella presidenteak eta hainbat agintarik inaguratua izan da, musiko handien operak eskeiniz, Uffizin duten Caravaggio batekin, Tunezko Bardoaren dokumentu arkeologiko batekin… eta hori dena “Mediterraneoan konfidantza eta dialogoaren museo bat egitera zuzendua”. Zaila benetan izango da migrazio mundua abordatzea, nolabait eliteko espresioak diren museotatik ekarritako gure objektu-simboloekin. Zenbat eta zenbat lan, museoak eta boterearen arteko dialogoan galdua gelditzen dena. Nola ez pentsatu Parisko MNATP-ko semea, MUCEM izenez ezagutua, Marsiglia Museoara –egiatsmo euromediterraneo handira– bidalia eta hantxe kaxatan utzia izan zela? MUCEM delako hori, Europako eta Mediterraneoko zibilizazioen Museoa izan nahi zuen, eta, justu, mundu europear eta mediterraneotarraren historia amankomuna osatu nahi zuen. Eta Komite Zientifikoaren kide izanik alperrikakotzat balioetsi dut. Esperientzia hori kontutan hartua beharko luke izan erreferentzia gisa, Lampedusara datorrena ez dadila desbideratua izan gobernu frantziarrak –Frantziaren aintzarako eta ez herrien arteko dialogoa sustatzeko– egokitzat balioesten dituen bideen aldera. Gogoan dut 2009ko udaldean Simbdea elkarteak gutun bat bidali ziola kulturaren ministerio frantziarrari. Sinistezinezkoa da, baina erantzuna jaso genuen, orduan ministro zen Mitterand jaunaren eskutik. Mitterand hau, lehendakari sozialista ohiaren iloba zen eta eskuineko gobernuko kidea. Lasaitu gintuen, bainan horren buelta etorri eta mantendu zen: G.H. Rivièrek sorturiko kultura europear herrikoiari buruzko museo frantziar handiena, kaxatan gordea dago Marsiglian. Nonbait beti zerotik hasten da berriro, baita Lampedusan ere. Esan al dezaket hamar bat urtetan, jakitun serio batzuk, Mediterraneoa zeharkatu dutela teknika, jakintzak eta materialen ibilbideak arakatzeko? Eta, hain zuzen, oraintxe gerraren erdigunea diren leku horiexek, lotura egiten dutela gure erdiaroko eta garai modernoko historiarekin? Inor ez zen gelditu entzuten. Konfidantzaren Museoari buruz (25), ulertzen da borondate ona… eta norabide eza. Gutxiago ulertzen da egin nahi den inbertsioa, harrera goraipatzen duen balio unibertsal batetan pentsatzen bada: museo puxkak, museoaren antzinako zentzuan harturik. Exigentzia transzendente horiek, ukatuak izan diren bizitzetan oinarria hartu nahi duten horiek, hobe daude Mimmo Paladinoren obran, itsasoan itota hildakoak simbolikoki jasotzen duen atea, “Inoiz iritsi ez direnen oroimenean Afrikak gordetzen duen atea”. Eta badago ere migranteen objektuak jasotzeko egitasmoak, Lampedusako Askavusa (oin hutsik dagona) elkartearena. (http://www.askavusa.com/about/). Matt Cardyren argazkian, iheslarien kontzentrazio eremutan, bereziki Grezian, abandonaturiko gauzak. (35)

Urtetan, memoria berreskuratzearen lana analisi politiko eta historikoekin eta eguneroko praxiarekin lotu dugu, horri erantsiz lurraldean eman diren migrazioari buruzko azterketak borrokarekin. Aspalditik uko egin genion aparatilu politiko/mediatiko handiaren parte izateari eta ez dugu onartu Soros bezalako edo Open Society bezalako pertsonaien finantziazioa, langileen lorpenak suntsitu et nazioak desegonkortu duten demokrazia eta giza eskubideen eutsleak bait dira. Erretorika suntsitzailean amaitu dira ere, estatu nazioak, kapital neoliberalaren hedapenari frenoa jartzeko gai den azken instituzio politikoa. Harresirik gabeko munduaren erretorika zentzurik eta kokapen politiko/historikorik gabeko mantra hutsa bezala errepikatzen da… Horrela, ere, intentzio oneko baina inozoak, diskurtso neoliberal eta imperialistan harrapatuak aurkitu dira. Baita hemen Lampedusan, paradigma horren errefusak garrantzi handikoa da: “pertsonak babestu eta ez mugak” da “Urriak 3 Komitea”-ren esloganetako bat, eta hori da Favaloro mollan sartzean, harresi batean irakurri daitekeena. (Favaloro mollara eramaten dute militarrek etorkinak eta handik, gero, eramaten dute Hot Spot-era autobusez).

Baina mugak ekintza politiko bat dira, estatu nazioak diren bezala. Ez dira datu naturalak eta ez dute praktikak aurredefinituak eta aldaezinak implikatzen. Subalternoen ikuspuntutik, aldiz, horien kritikak eta berdefinizioak izan dezakete zentzuren bat; mugak desagertarazteak, optika kapitalista eta globalizatzaile batetik, buenismo humanitarista bat izkutatzen du, ez dago garbi garbirik beste zentzurik. Lampedusa, orduan, mito bat da alderantzizkatua dagoena. Mito bat mitorik gabe, “heroi arrunten” bizilekua.

——-

Oharrak.

1 Urazpiratzetik irten zirenen eta lehen laguntza-emaileen lekukotasunatik jasoa, eta lortu ahal izan ditugun dokumentuetatik.

2 Jatorriz eritrearra duen harmada italiarreko militarra, urazpiratzearen ondorengo egunean uhartera etorria bizirik atera zirenengandik gertu egoteko.

3http://palermo.repubblica.it/crónica/2013/10/03/news/lampedusa_naufraga_barca_después de_incendio_82_vittime_entre _ellos_mujer_encinta_y _2_niños _pero_faltan_los_

nombres_250_personas -67793321/

4 Lampedusa eta Linosako alkatesaren prensa-bulegoa,2013ko urriko 6a.

5 Vito Fiorino-ren lekukotasuna. Laguntza ematen lehenetarikoa.

6 http://www.unita.it/immigrazione/strage-lampedusa-y-polémica-sobre-socorro-br-la-gente-en-agua-y-lo que-pensabamos–filmar-1.525488?page=4.

7 Pinotti, Defentsa ministraria, Pinotti – 1 ottobre 2014 – galdeketari erantzuna n4-01005.

8 http://frontex.europa.eu/operazioak/operazioen artxiboa/XEzK5K.

9 Cfr. (JRS Dispatches, Europa: mugetako kontrola eta giza eskubideen babesa, http://it.jrs.net/newsletters_detail_L4?ITN=MC-20120730051529.

10 (L. Eduati, in «L’Huffington Post» 11/10/2013,

http://www.huffingtonpost.it/2013/10/11/lampedusa-eurosur_n_4084899.html.

11 Ibidem.

12 F. Gatti, La verità sul naufragio di Lampedusa. “Cosi l’Italia ci ha lasciato morire”, http://espresso.repubblica.it/inchieste/2013/11/07/news/la-verita-sul-naufragio-di-lampedusa-aquella – masacre- se- podía- evitar-1.140363.

13 Cfr. http://livesicilia.it/2013/10/14/naufragio-lampedusa-cadaveri-marina-militare-vittime-bimbi-di-6-mesi_386758/.

14 Lampedusa e Linosa-ko alkatesaren prentsa bulegoa, 28 ottobre 2013.

15 Musika Lampedusan. “Sabir” polemikaren festibala, http://www.ilfattoquotidiano.it/2014/09/20/musica-a-lampedusa-sabir-il-festival-delle-polemiche/1127635/.

16 Urriak 3 Komiteko webgunetik, http://www.comitatotreottobre.it.

17 Ibidem.

18 Lampedusa e Linosa-ko alkatesa Giusi Nicoliniri bidalitako gutuna, Lampedusa 01/03/2014.

19 http://lospiffero.com/ls_article.php?id=22316.

20 M. Akkerman, Frontiera di guerra. Come i produttori di armamenti traggono profitto dalla tragedia dei rifugiati in Europa, 2016, in http://www.disarmo.org/rete/docs/5039.pdf.

21 Ibidem.

22 F. Spinelli, Viaggio tra le lobby che influenzano le politiche migratorie europee ,

in «Internazionale», 22 settembre 2016.

23 http://www.ilfattoquotidiano.it/2016/04/14/marina-militarr-itxasontzi-humanitarioa-bihurtzen-da-hegazkinuntzi-eta- kostuak-eztanda-egiten-du-Parlamentuan/2634448/.

24 (P. Ansart, Marx e la teoria dell’immaginario sociale, in (a cargo de) E. Colombo, L’immaginario capovolto, Eleuthera, Milano 1987, p. 82.

25

http://www.dinamopress.it/inchieste/lo-spettacolo-del-confine.

26 Achille Mbembe, “Politiques de l’inimitié”, La Découverte, 2016.

27 http://www.cinemafrica.org/spip.php?article1677.

28http://www.televisionando.it/articolo/lampedusa-la-fiction-con-claudio-amendola-20-e-21-settembre-su-rai-1/119359/-

29

http://palermo.repubblica.it/cronaca/2016/06/10/foto/richard_gere_a_lampedusa_pranza_con_i_giovani_migranti-141725926/1/#2.

30 Ibidem.

31 http://www.ilsole24ore.com/art/notizie/2016-07-08/immigrazione-grasso-a-lampedusa-l-europa-o-inizia-o-finisce-135134.shtml?refresh_ce=1.

32 http://agrigento.gds.it/2016/07/23/migranti-gelli-pd-lhotspot-di-lampedusa-e-inadeguato_543228/. Hemen jarraian link bat eta hor daude Lamedusako Hot Spot-aren benetako baldintzei buruzko argazkiren bat eta Grassok Lampedusara egindako bisitari buruzko informazio gehiago.

https://askavusa.wordpress.com/2016/07/07/tutto-grasso-che-cola/.

33 http://www.iltempo.it/adn-kronos/2016/02/25/cinema-boldrini-riceve-rosi-da-fuocoammare-prezioso-aiuto-a-migranti-1.1513029?localLinksEnabled=false 34 “Askavusa” taldeak itzuli eta zabaldutako azalpena.

35 http://www.istitutoeuroarabo.it/DM/i-musei-tra-nuove-missioni-e-vecchie-immagini-orhan-pamuk-claudio-magris-e-il-senso-comune/