Udaltzaingoak jakinarazi du trafikoa eta aparkamendua antolatzeko hainbat neurri hartu dituela, Santu Guztien eguna dela-eta. Urriaren 31ko arratsaldetik azaroaren 1eko arratsaldera arte, hilerriaren ondoko Egiburuberri Industrialderako sarbideko errailetako bat erabili ahal izango dute egun horietan hilerrira hurbiltzen diren ibilgailuek aparkatzeko.
Autobusen ordutegia, azaroaren 1ean:
- Xenpelarretik irteerak: 09:15etik 13:15era eta 15:15etik 17:45era (ordu erdiro).
- Hilerritik irteerak: 09:25etik 13:25era eta 15:25etik 17:55era (ordu erdiro).
- Geltokiak: Xenpelar – Nafarroa etorb. (Niessen) – Zumardia – Gaztelutxo – Agustinen etorb., 4 – Agustinen etorb., 15 – Gurutzeko alabak – Hilerria.