Azaroaren 10ean buru gaixotasunei buruzko tailerra izango da Merkatuzarren

Plantilla by Pixartprinting
Plantilla by Pixartprinting

Errenteriako Aldura eta Oiartzungo Arraztalo Elkarteek, Oarsoaldeako udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, gaixotasun mentalari buruzko tailer irekiak eskainiko dituzte azaroan zehar. Gizarte eta adituen arteko hausnarketa egitea eta gaixotasun mentalen ezikustearekin bukatzea dira tailer hauen helburuak. Errenterian, tailerra Merkatuzarren, azaroak 10ean izango da. Oiartzunen, 3an, Lezon 24ean eta Pasaian abenduak 1ean. Guztiak 18:30etan hasiko dira.

Errenteriako Udaletxeak gaixotasun mentalarekin harremana izan duten nahiz izan ez duten herritar guztiak tailerrean parte hartzera animatzen ditu. Informazio gehiago behar izanez gero, arraztalo@gmail.com edota 634256570 telefono zenbakira jo dezakezue.