Demoarsok ekitaldi masiboa deitu du iganderako

Demoarso-agerraldi-belaunaldi-2016-11-03 (2)Demoarso ekimenak agerraldiaegin du gaur Zumardian, giza katea amaituko den leku berean. Antonio Prior, Conchi Sanchez, Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondok hartu dute parte. Antoniok eta Conchik 90 urtetik gora dute, eta duela 83 urte burutu zen Estatutuaren inguruko erreferenduma bizi eta ezagutu zuten. Ez hori bakarrik, izan ere, gerra bera eta erbestea ere bizi eta ezagutu zituztelako. Antonio gerrako umea izan zen, eta Conchi lehenik Kataluniara eta ondotik Frantziara erbesteratu zen. Biek ala biek igande honetarako Demoarsok antolatu eta Pasaiako badia inguratuko duen giza katean protagonismo berezia izango dute, eta heldu den martxoaren 19an herri honen geroaz boza eman eta erabakitzeko determinazioaz mintzo dira.

Euren aldamenean izan ditugu eta izango ditugu Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondo gazteak. 16 urterekin lehen aldiz bozkatu ahal izango dute heldu den martxoaren 19an Oiartzualdean egingo ditugun galdeketetan, eta igandeko giza katean izango dira ere, eskuak ondokoen eskuei lotuta, etorkizunari begira.

Demoarsotik gaurko agerraldia baliatu nahi dugu belaunaldi guztietako herritarrei giza katera eta ondoren erabakitzeko ariketa demokratikora batu daitezen eta etorkizuna euren eskuetan har dezaten.

  •  11:45 BOZKAri eta HAUTETSONTZIari harrera Pasai Donibane eta Pasai San Pedron.
  • 12:00 GIZA KATEA osatzeko ordua!
  • 13:00 Ekitaldia Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian
  • ONDOREN BEIRA taldearen emanaldia (Mikel Markez, Maider Zabalegi, Moro BSS,
    Oreka TX, Xanet Arozena, Andoitz Antzizar, Irati Odriozola, Leire Berasaluze eta
    Iñaki Labakarekin).
  • 17:00 DJ Bull
  • Egunean zehar kale animazioa, taloak, sagardoa…