Urdaburuk Gipuzkoako biraren 12. etapa egingo du larunbatean

Irailean 4.etapa egin zuten
Irailean 4.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren azaroak 12 larunbatean Gipuzkoako biraren 12. etapa egingo du. Txangoa Arabako Araia herrian hasi eta Suazarreta bentan amaituko da (Etxegaratetik Altsasura N1 zaharreko harrobietan). Ibilbidean zehar Allaitz (1239), Umandia (1226) eta Arbarrain (1118) mendiak igoko dira. Denera 19 km-ko luzeera eta 1000 m-ko gainbehera izango du, eta 6 ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da 7:30etan Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45etan Aritzetatik. Izena emateko gure egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 20.00 eta 21.30 bitartean