Azaroa txistuka dator

40_txistulariak01Azaroan ere txistulariak jo ta su ibiliko dira Errenteriko kaleak alaitzen. Asteburu guztietan joko dute, igandetan beti. Tartean, azaroaren 20ko kontzertu berezia izango da. Azaroak 13an, diana izango da 9:00etatik aurrera Gaztaño auzoan, honako zortzikoak joaz: Eguzkitxo  (Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner); Estropadetako Zortzikoa  (Jose Ignazio Ansorena Miner).  Azaroaren 20an, berriz, ekitaldi berezia izango da.  Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute Errenteriako Txistulariekin batera, 12:30etan Udaletxeko Arkupetan.

Egitaraua

  • Umore onean (Biribilketa)  José A. Erauzquin
  • Ezti gozoa (Zortzikoa)  Joakin Iruretagoiena
  • Kontrapasa   Ezezaguna  Ar. Luis Uretaga
  • Errondo (Orripekoa)  Ignaci M.ªLojendio/Isidro Ansorena
  • Bi-ren zatiak (Ariñ-ariña) Eulogio Saldias
  •  Euskal abestien rapsodia   Carmelo Ibarzábal
  • Guda dantza  Ezezaguna Arm. J. de Iturrioz
  • Atiarno (Orripekoa) Primitivo Onraita
  • Atiarno (Ariñ-ariña) Primitivo Onraita
  • Santa Zezilia (Biribilketa) Bonifazio Laskurain  Arm. Luis Aranburu

Azaroak 27an, diana  izango da9:00etatik aurrera Pontika auzoan, honako zortzikoak joaz: Galeriano  (Jose Ignazio Ansorena Miner); Eskailua (Ezezaguna; Mold.Jose Ignazio Ansorena Miner).