Azaroaren 9an eta 30ean bilerak izango dira Emakumeen Etxea erabat definitzeko

Kartela_etxea Uztailean abian jarri zen Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua eta jadanik azken fasean dago. Azkeneko bi bilerak azaroaren 9an eta 30ean izango dira, Merkatuzarren 18:00tatik 20:30era. Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei prozesu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Udalak. Parte hartze prozesu honen bitartez, emakumeek inoiz ez bezain bere sentituko dute Etxe hau.