Erromes bidearen azken etapa antolatu du Urdaburuk azaroaren 19rako

Kirola 2016-11-09 | 0

urdaburu_mendi_irteeraErrenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 17. eta azken etapa antolatu du azaroaren 19rako. Ibilaldia Olaetatik Urkiolara izango da eta bidean Anboto, aukeran, eta Urkiolagirre gailurretatik igaroko da. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da. Azken erronka honi bukaera emateko bazkari goxo bat dastatzeko aukera izango dugu Urkiolan bertan.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna