Zintzilik irratia hausnarketa prozesuan izango da bolada batez

Zintzilik irratiak ez du bere ohiko programaziorik emitituko denboraldi batez. Gogoeta prozesu batean murgilduta daudenez, atsedenaldi bat hartuko dute. Hona, bidali duten prentsa oharra:

zintzilik irratiaKaixo lagunak!
Zuetako asko Zintzilik Irratiaren denboraldi berria noiz hasiko den galdezka zabiltzate, udaraz
geroztik musika bai, baina irratsaiorik ez delako entzuten gure irratian.
Uhin libreetan emititzen hasi ginenetik 32 urte betetzen ari gara hilabete hauetan, eta irratiko
asanbladak programazioan atseden hartzea erabaki du; aurki helduko diogu berriz ere.
Bitartean, etxe barruko lanak egiten arituko gera, eta eskaintzen dugun proiektu kontrainformatiboaren
inguruko gogoeta egiten.
Betiko bideak erabiliko ditugu zertan ari garen informatzeko, eta gogo onez hartuko genuke zuen
laguntza aurreratu nahi ditugun lanetan. Gurekin harremanetan jarri besterik ez dezute egin behar.
Egizu irrati hau zurea ere!