Astelehen goizean konponketa lanetan jardungo dira Urdaburuko igogailuan

urdaburuko igogailuaUrdaburuko igogailua konpontzeko lanak egingo dira astelehenean. Bandalismo ekintzak jaso dituzte igogailuek  eta egindako kalteak konpontzeko igogailuen funtzionamendua etengo da astelehen goizean. 8:45ean hasiko dira lanak eta eguerdirako bukatzea espero du lanak egingo dituen Orona enpresak. Bandalismo ekintzek atea kaltetu zuten, baina behin behinean martxan mantendu ahal izan da. Igogailua, zehazki, Parke kalea eta Urdaburu kaleen artean dagoena da, bi igogailuetatik goiko aldean dagoena.