Larunbatean aurkeztuko du Landarbasok ‘Landarbaso25’

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Datorren 2016ko azaroaren 19an arratsaldeko 20:00etan Errenteriako Fatima elizan “Landarbaso 25!” proiektua aurkezten da. Jakina den bezala 2016 honetan Landarbaso bere 25. urteurrena ospatzen ari da. “Konplize ditut eta…”, Munduan 1 eta 2, Ez Dok Hamairu, San Inazio eguneko kontzertu berezia edo Donostiako Musika Hamabostaldiko parte hartzea dira ospakizun urte honetako proiektu batzuk.

Programatuta dauden ekintzen artean, gabonetan kontzertu solidarioa eta gaur egun arte taldeak izan duen ibilbidea azalduko duen erakusketa aurkeztuko dira. Hala ere, Landarbaso 25! da taldearen urtemugako ekitaldi instituzional garrantzitsuena. Jarraian ekitaldi berezi horretako ezaugarri batzuk nabarmenduko ditugu:

1. “Kontari” proiektua jendaurrean aurkeztuko da. 9 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek osatutako talde honek lehen aldiz abestuko du publikoaren aurrean kontzertuari hasiera emanez. Kontari proiektua 2016ko urrian hasi zen martxan.

2. Josu Elberdin konpositoreak espreski ekitaldi honetarako idatzitako “Te Deum” obraren erabateko estreinaldia. Hiru abesbatza eta pianoarentzat idatzitako obra hau errealitate bihurtuko da Landarbasotik igaro diren ia 260 abeslari ohietako batzuen laguntzari esker. Abesbatza nagusia egungoa izango da, baina berarekin batera arituko dira 2. abesbatzan taldearen lehenengo urtetako abeslariak (1991-2003), eta 3. abesbatzan ariko dira bigarren aldikoak (2004-2015).

3. Landarbaso gaur egun dena izatera iristeko lagundu duten pertsonen ekarpen handiaz gain, kontzertuaren egun erakundea osatzen duten kide guztiek abestuko dute. Kontari, gazte taldea eta Landarbaso. Guztira 106 kide.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA4. Kontzertuaren bigarren zatian John Rutterren “Magnificat” obra entzun ahal izango da; obra osatzen duten 7 mugimendutatik 5 entzuteko aukera izango da. Kaabestri ensemble (Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek osatua) eta ekitaldirako bereziki etorritako beste instrumentistek (egur eta metalezko haizezko instrumentu eta perkusioaz zabaldutako taldean) Miren Urbieta soprano bakarlariarekin batera, obra sinfoniko-koral eder hau osatzen lagunduko dute.

5. Kontzertuan zehar aurkeztuko da Txema Arenzanak idatzi duen “Landarbaso – 25 urte” liburua, eta ekitaldiaren amaieran erosi ahal izango da 15 euroan.

6. Emanaldia Juan Carlos Etxeberria ETIBko kazetariak aurkeztuko du.

Sarreren salmenta – (7 euro)*.

Kontzertua baino ordubete lehenago

Aldez aurretik – Venta anticipada
Taquilla Niessen. Errenteria
Astelehena 17:00 – 20:00 Lunes
Asteartetik ostilarera 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20.00 Martes a Viernes
Larunbata 10:00 – 13:00 Sábado