Musikalek girotuko dute datorren inauteria

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Inauteriak festa haundi bihurtu nahi dute Inauteri batzordeko kideek eta horregatik, aurten ere, gogor ari gara lanean.

Dagoeneko ezagunak diren Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzarekin, jendez bete nahi dituzte herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu.

Gainera, jai parte-hartzailea sustatu nahi dute eta horretarako, datozen inauterietako gaia hautatzeko herri galdeketa egin dute.

“Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2017ko inauterietan? da herritarroi egindako galdera. Proposatutako gaiak, berriz, Espazioa, Musikalak, Erdi Aroa, Pokemon, Akelarrea eta Zoologikoa.

Guztira 1256 bozka jaso dituzte, 516 internet bidez eta 740 paperean, eta hauxe izan da bozkaren emaitza:

  • Espazioa: 69
  • Musikalak: 312
  • Erdi Aroa: 219
  • Pokemon: 188
  • Akelarrea: 252
  • Zoologikoa: 216

Musikalak izan da, beraz, boto gehien jaso duen aukera.

Esan behar dugu, gainera, gaia hautatzeko herritarrek izan duten partehartzearekin oso pozik gaudela, botu kopurua handia baita.

Agerraldi honen bidez, dei berezia egin nahi diegu, taberna, saltoki, koadrilla eta norbanakakoei, Musikalak gaia ardatz hartuta presta euren mozorroa prestatzeko.

Gure aldetik, egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari gara, herritar guztien gozamenerako.