Niessenek Mud Gallery dantza ikuskizuna hartuko du igandean

002_MUD_peque_Antonio_Navarro_Wijkmark

La Intrusa konpainiak Mud Gallery, Animales de hermosa piel dantza ikuskizuna taularatuko du igandean, hilak 20, Niessen Kulrutgunean, 19:00etan. Saioak 55 minutuko iraupena izango du eta sarrerak 8 euroan eskura daitezke.

La Intrusa sormen artistiko garaikidea lantzen duen konpainia da, Virginia Garcíak eta Damián Muñozek eratu zutena, 1996an. Horiek proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte.

Dantza garaikidea beste diziplina artistiko batzuekin elkar-lotzen dituzte, esate baterako, musikarekin eta ikus-entzunezkoekin. Beren sortze-lanak koreografia-enkarguekin konbinatzen dituzte, antzerti-kolaborazioekin eta publizitatearekin.

Nabarmentzekoa da beren irakaskuntza-jarduna sona handiko koreografia-eskoletan eta -zentroetan, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Horien sortze-lanak nazio mailako eta nazioarteko prestigio handiko jaialdietan eta antzokietan eman dituzte.