Urteko azken saioa ospatu du Ingurumeneko Aholku-kontseiluak (IAK)

IAK20161116_22016 urteari itxiera emateko, Errenteriako IAK osatzen duten kideek azken saioa ospatu zuten joan den azaroaren 16an. Ingurumeneko udal-ordezkari teknikoek eta politikoek Sailaren 2017ko aurrekontu-zirriborroa aurkeztu zuten, kontseilu-kideen ekarpenak bildu eta adostutako aurrekontuak osatu asmoz.

Gizarte-eragileen eskaeren artean, ingurumenari zuzendutako aurrekontu publikoaren handitzea izan zen aipatuenetakoa, gutxienez, udal-aurrekontu orokorrak igotzen diren proportzio bera mantenduz. 2017rako 3.003.899 euroko aurrekontu-proposamena aurkeztu zuen Jose Cruz Legorburu zinegotziak.

Auzo Elkarteek, eragile ekologistak, ehiza eta arrantza elkarteek, norbanako batzuek, eta abarrek osatzen dute udal Aholku-kontseilu hau. Honen oinarrizko helburua da Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, Udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta iraunkortasuneko irizpideak zein herritarren proposamenak txertatzearen bidez.