Errenteriako Energia-mahaia azaroaren 24an bilduko da

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-11-23 | 0

PortadaEIEP2015eko maiatzaren 6an Errenteriak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitzeko asmoz. Horrek ahalbidetu egingo du Udalak Alkateen Itunaren izeneko europako ekimenari atxikitzearen ondorioz hartutako konpromisoa betetzea: 2020. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuta (2007).

EIEP planak 80 neurri hartzen ditu bere baitan, 8 lerro estrategikotan banatuta: energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak, lehen-sektorea, zeharkako sektorea, ura eta natura ingurunea. Lerro horiek guztiak funtsezko hiru sektoretan kokatu dira: Udala, bizitegi-sektorea eta zerbitzuen sektorea.

EIEPn jasotako neurriak abian jarrita, asmoa da Errenteriak BEG gasen emisioak %20´16 murriztea oinarri urtearekiko, Itunean ezarritako helburua gaindituta. Zehazki, murrizketaren %81 bizitegi eremuari legokioke, %14 Udalari eta %5 zerbitzuen sektoreari.

Udaleko Ingurumeneko Aholku-kontseiluak beharrezkotzat jo zuen gizartea aktibatzea, energia arloa landuko zuen lan-talde baten bitartez. Hori dela-eta, 2016ko ekainaren 30ean Energia-mahaia aktibatu zen, bere helburua izanik 2007-2015 urteen artean egindako ahaleginak baloratzea eta EIEPn jasotako helburuak (%20´16ko CO2 murrizketa 2020rako) lortzeko ekintzen irizpidea eta lehentasunak zehaztea.

Energia mahai horretan bi lantalde sortzea erabaki zen, honako gaiak lantzeko:

  • Energia-eraginkortasuna.
  • Energia berriztagarriak.

Energia berriztagarriei buruzko Energia-mahaiaren bilera azaroaren 24an izango da, arratsaldeko 18:30tan, Merkatuzar eraikineko gela balioanitzean. Bilera honela antolatuko da:

  1. EIEPak energia berriztagarrien inguruan dituen ekintzen balorazioa.
  2. Udal-eremurako proposamen zehatzak:
    • Beraungo Kultur Etxerako proposamena.
    • EIEPrako ekintza berrien proposamena.
  3. Bizitegi eta Zerbitzu sektoreetarako proposamen zehatzak:
    • EIEPrako ekintza berrien proposamena.
No comments yet.

Utzi erantzuna