Emakumeek bake prozesuetan duten paperari buruzko dokumentala, asteartean

Cartel ERRENTERÍA“Ozpinaren Sindromea” dokumentalak emakumearen papera, ikuspegia eta borroka bake prozesuetan aztertuko ditu datorren azaroaren 29an Reina aretoan arratsaldeko 19:00etan.

“Ozpinaren Sindromea” dokumentala estreinatu egingo da datorren azaroren 29an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Reina aretoan. Emakumearen papera, ikuspegia eta borroka bake prozesuan aztertzen duen lana da. Hain zuzen ere, Euskal Herria eta Guatemala eszenatoki eta bertako lekukotzak harturik. Emakume horiek bakearen bilaketan hurbilduko digu dokumentalak.

Aurkezpenean Rosalina Tuyuc Guatemalar aktibista bera egongo da testuinguratzen laguntzeko eta lehen eskutik Guatemalako errealitatea hurbiltzeko eta berarekin forum bat partekatzeko proiekzioaren ostean

Lana Mugen Gainetik GKGEak eraman du aurrera, eta Zazpi t´erdik ekoitzi du.

Hurrengo egunetan, dokumentala Hernanin eta Irunen ere izango da ikusgai.