Eresbilek kontzertua eskainiko du bihar Musikenen

eresbil instalazioakERESBILek Donostiako Kultura Hiriburutzarekin bat egingo du bi programekin. DSS2016ko “Elkarrizketak” programaren baitan igandean, azaroak 27an izan zen, Ez dok 13ren omenezko kontzertuarekin eta  bihar beste kontzertu bat izango da. Kontzertua MUSIKENE – Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiko auditorioan egingo da Abenduaren 2an, ostirala, 19:30ean.

BASQUE LIEDER: DENBORAN ZEHAR BIDAIA ABESTIAREN BITARTEZ.

Urrutiko lurraldeetan bizitzera eta bidaiatzera ohituak dauden hiru gazte abeslarik, bidai bat egitera gonbidatuko digute: Mª Antonietaren Pariseko edo Londoneko burgesen saloietatik hasi eta XX. Mendeko konpositore euskaldunek sortutako musika entzungai izango dugu, Europako hainbat herrialdeetako literatura eta kulturarekin harremanetan. Alicia Amo sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa eta Jagoba Fadrique baritonoa izango dira interpreteak, Maite Aguirrek pianoan lagunduko dituelarik.

Hainbat europar hizkuntzetako testuetan oinarrituta euskal konpositoreek sortutako programa izatea da bere edukiaren berezitasuna. Hamabost konpositorek sortutako 26 abesti entzungai izango ditugu, frantsesez, ingelesez, italiarrez, alemaniarrez, portugesez, kataluniarrez, korsikeraz, yiddish-eraz eta eskozieraz.