GNaturaldiaren lehen edizioa aste honetan iritsiko da Errenteriara

A3 CARTEL PELICULA LAS ESTACIONES - ERRENTERIAGipuzkoa Naturaldia sormen kolektiboko ekitaldia da, Gipuzkoako Naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa sustatzeko eta publiko osoari zuzendua. Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak antolatzen du, eta Tolosako Naturaldian du bere jatorria. Bere izpiritua jaso du, erronkak bere gain hartu ditu eta bai baliabide bai jakituria guztia erabiltzen ari da proiektu kolektibo baten mesedetan.

Proiektua 3 dimentsiotan hazi da: Gipuzkoako hainbat udalerritan egingo da; hiru urtarotan burutuko da (udazkena, negua eta udaberria) eta naturaren zein dibulgazioaren munduko eragileak arituko dira lankidetzan, baita gizarte osoa ere.

Maiatzean Donostian maila goreneko 54 dibulgatzaile elkartu zituen trantsizio eta hausnarketa saio batek balio izan zuen naturaren dibulgazioari buruzko hausnarketa partekatua egiteko, naturaren kalitatezko dibulgazioak zeri buruzkoa eta nolakoa izan behar duen, eta sormenaren eta komunikazioaren munduak nola lagun dezakeen horretan. Orain aro berri bati eman zaio hasiera naturaren dibulgazioa lurralde osora eramateko.

Hala, GNaturaldiaren edizio hau, aurten Errenterian, Eibarren, Oñatin eta Tolosan izango da da. Antolatzaileek adierazi dutenez Gipuzkoa Naturaldiatik bide guztiak landu nahi dira Naturaren ezagutza eta harekiko maitasuna lortzeko, bereziki Gipuzkoakoarekin. Gipuzkoa Naturaldiaren oinarria natura, ingurumena eta hauen defentsa dira. Sormenezko dibulgazioa sustatu nahi du, atsegina, erakargarria eta ludikoa, Naturaren berri ondo emango duena, kalitatearekin, irizpidearekin eta pasioz.

Izan ere, Gipuzkoak altxor natural ugari ditu, behar adina ezagutzen ez direnak. Horregatik, ekimenean parte hartuko duten udalerriek aukera izango dute euren naturala balioak ezagutzera emateko eta azaltzeko, eta bisita gidatuen bidez erakusteko, eta ziur gaude oso interesgarriak izango direla bai herrikoentzat bai Gipuzkoar guztientzat.

Ingurumen eta Obra Hidraulikoen sailaren eta aipatutako udalerrien arteko lankidetzak hainbat jardueraren antolaketa erraztuko du eta herritarrei naturara hurbiltzen eta sentitzen lagunduko die.

Aurreikusitako ekintzetako bat LAS ESTACIONES filmaren proiekzioa da, Jacques Perrim eta Jacques Cluzaud-ek zuzenduta, “Nomadas del viento” eta “Oceanos”-en sortzaile direlako ezagunak, eta oraingo honetan izotz arotik gaur egun arteko bidaia egiten dute, eta ikusleei aukera emango diete Europako basoek denbora zehar izan duten garapena ikusi eta sentitzeko.  Las estaciones ipuin zoragarria da, hausnarketarako bidea ematen duena eta gizateria zein animalien erreinua elkartzen dituen historia zalapartatsu eta luzea kontatzen duena.

Baina filmaren proiekzioaz gain, udalerri bakoitzean tokian tokiko adibide bat jarriko da eta bisita gidatuak antolatuko dira.

Errenteria

Ekitaldiak hilaren 14an izango dira Reina aretoan 19:00etan. Filmaren proiekzioaren aurretik, Arturo Elosegi doktoreak, EHUko Ekologia katedradunak, Añarbeko baso erreserbari buruzko zehaztapenak aurkeztuko ditu.

Eta larunbatean, 17an, bisita gidatua antolatu da Añarbera bertako natur balioak ezagutzeko. Irteera 10:00etan izango da Susperregi jatetxean eta 14:00etan bukatuko da. Izen ematea ingurugiro@gipuzkoa.eus web orrian edo 943 112915 telefono zenbakian egingo da, abenduaren 16a baino lehen (gehienez 30 pertsona).

Eibar

Ekitaldiak hilaren 15ean egingo dira Coliseo antzokian 19:00etatik aurrera. Udaleko Ingurumen zinegotzi Jon Iraolak Arrate, Santa Cruz eta Kalamua eremuetako Babes eta Kontserbazio Plan Bereziaren berri emango du.

Oñati

Ekitaldiak Oñatiko zineman egingo dira 19:00etatik aurrera. Bertako adibidea Iturrigorri izango da, eta Naturtzaindiako kide Iñaki Aizpuru biologoak azalduko du. Eta astean zehar saioak antolatuko dira goizetan eskola umeentzat.

Igandean, 18an, bisita gidatua antolatu da Iturrigorrira bertako “berrikuntzat” ezagutzeko. Irteera goizeko 8:30ean egingo da Oñatiko plazatik eta eguerdira artekoa izango da.

Tolosa

18an, bisita gidatua antolatu da Elosegi parkera bertako natur balioak ezagutzeko. Irteera Beotibar frontoitik izango da 11:30ean eta bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izango da.

19an, Naturtzaindiako kideak eta biologoak Uzturreko basoaren ezaugarriak azalduko ditu 19:00etan Topicen.