Lekuona egokitzeko akordioa lortu dute Aldundiak eta Udalak

Lekuona fabrikaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Errenteriako Udalak adierazi nahi dute 2016ko abenduaren 12an erakundeen arteko lankidetza protokolo bat izenpetu dutela Lekuona Fabrikaren birgaitze eta egokitzapen proiektuaren inguruan 2014ko urriaren 2an izenpetutako lankidetza hitzarmena aldatzeko prozesua abian jartzeko asmoz.

Hitzarmena aldatzearen bidez, bi erakundeek norabide berri bat eman nahi diote Lekuonaren proiektuari, sorkuntza intelektual, teknologiko, artistiko eta zientifikoa bilduko dituen toki-espazio bat eratu nahirik. Espazio horretan egongo dira sorkuntza liburutegi bat, erakustareto bat eta hitzaldia edo topaketeterako eta aisialdiko bestelako erabileretarako erabilera anitzeko espazioak, bi erakundeen iritziz eskualderako interesa izango dutelarik. Horrela, jarraipena emango zaio proiektuari obrak geldirik baitzeuden joan den uztailaren 20an Errenteriako Udalak, arrazoi desberdinengatik eta Aldundiari aurrez adierazita, bertan behera uztea erabaki baitzuen martxan zegoen kontratu administratiboa, Dantzagune-Arteleku Dantzaren eta Arte Eszenikoen Fabrikaren exekuzio proiektua gauzatzeko.

Hitzarmenaren aldakuntzak eragingo duen proiektuak bi erakundeen nahiak elkartzen ditu, lehenbailehen amaitua izan dadin kultur proiektu hau, Errenteriarentzat onuragarri izateaz gain, Pasaiako badia osoarentzat ere baliagarri izango baita. Horren aritik, Gipuzkoako Foru Aldundia prest azaldu da Lekuona Fabrikari eman nahi zaion kultur-helburu aldaketarako finantza-laguntza emateko, orain arte egin duen 2.436.963,55 euroko ekarpen ekonomikoa bere gain hartuta, horretarako onura publiko eta sozial aski argai ikusten baitu proiektu horretan.

Aurreikuspenen arabera, datorren otsailerako nahi dute bi erakundeek hitzarmen berritua aurkeztu, Lekuonaren proiektua aipatutako erabilerak hartzeko moduan gauzatua izan dadin.

ua.