Udalak LED teknologian inbertsio handia egingo du

Udalak 334.356,81ko inbertsioa egingo du Errenteriako argiteria aldatzeko. LED bonbilak jarriko dira argi zaharren partez, eta horrek sekulako aurrezpena ekarriko du urteko elektrizitate fakturatan.

argiteria farola zumardiaUdaletxeak Errenteriako Hirigune Historikoan eta Alaberga Goikoan, Kaputxinotan eta Agustinetan auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitzea eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du.

Jardueraren helburua argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea da. Horretarako LED teknologia duten argi berriak jarriko dira. Gainera, argiztapena kontrolatzeko sistema adimentsua ere jarriko da eta oinarri sendoak finkatuko dira pixkanaka udalerri adimentsua eraikitzeko, non argien bidez beste sistema batzuk jarri ahalko diren, esate baterako, kartel informatiboak, IP ahotsa, wifia, ingurumen-parametroak neurtzeko sentsoreak, etab.

Guztira 717 argitan jardungo da.

Leycolan, S.A.L. enpresa arduratuko da horniduraz eta 334.356,81 €ko kostua izango du.

Ezarpena, bi fasetan

Luminarien hornidura eta muntaketa bi fasetan gauzatuko da; lehen fasean Alaberga Goikoa eta Kaputxinoak auzoko luminariak aldatuko dira. Lanak abenduaren 12an hasi ziren eta 3 astetan burutuko dira. Guztira 293 luminaria LED jarriko dira. Lehen fase honetako aurrekontua 130,756,88 €koa da. Lehen fase honetan 78.380 Kwh aurreztuko dira urtero. Dirutan jarrita, 3.000 euro urteko.

Adierazi den bezala, 2016 amaieran aldatuko dira argiak Esnabide eta Alaberga Goikoan. 2017Ko lehen hilabeteetan aldatuko dira Hirigune Historikokoak eta Agustinetakoak.

Aipatu behar da EEEtik 32.419 euroko diru-laguntza jaso dela.

Finantziazio merkea

IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak) Errenteriako Udalari eman dio proiektuaren finantzazio osoa egiteko mailegu itzulgarria hirigune historikoko eta Esnabide, Alaberga Goikoa eta Agustinak auzoetako argiak berritzeko, kaleko argi-instalazioak berritzeko IDAEk deitutako laguntza-programaren baitan. Mailegua zero interesekoa da, eta 10 urterara amortizatu behar da.

Egungo argiak aldatuta eta automatikoki erregulatzeko sistema jarrita energia-kontsumoa gutxitu nahi da. Teknologia horrekin argiak automatikoki piztu edo erregula daitezke, presentziaren arabera, eta LED teknologiako argiek balio-bizitza luzeagoa dutenez, energetikoki eraginkorragoak dira eta, argi-fluxua momentuan bertan erregulatzeko aukera ematen dutenez, mantenu gastua ere txikiagoa da. Energia-kontsumoa eta mantentze-lanen aurrezkia kontuan hartuta, urtean 32.000 € aurreztuko direla kalkulatu da.

Instalazioa 10 urtetan ordainduko dela kontuan hartuta, lortuko diren aurrezkiekin (32.000 euro /urteko), eta lortuko diren diru-laguntzekin instalazioa finantzatu ahal izango da.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.