Andra Marik Zaharren egoitzan kantatuko du bihar

Andra MariLarunbatean, abenduak 17, Andra Mari Abesbatzak, urtero egin ohi duen bezala, Eguberriko kontzertua eskainiko du; aurten, Errenteriako Jesusen Bihotza zaharren egoitzan. Joxean Pascual Puyk zuzenduta, emanaldia 17:30etan hasiko da, eta entzungai izango dira taldeak datorren asteazkena 21ean Kursaal auditorioan kantatuko dituen zenbait obra. Piano laguntzailea  Amaia Zipitria izango da.