Elegy” antzerki obrak amaiera emango dio Giza Eskubideen asteari igande honetan

KARTELA_elegy

Abenduaren 18a, igandea, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara bitarte, “Elegy” antzerki obra izango dugu ikusgai Niessen kulturgunean. Antzerkia Andrés Requejo zuzendari madrildarrak eginikoa da eta bitan izan da saritua. Antzezlana Gehitu elkartearen eta Errenteriako Udalaren elkarlanaz Giza Eskubideen bigarren edizioari amaiera emateko eskainiko da.

Antzerkia 12 urtetik gorakoei zuzendurikoa da, eta errefuxiatuen egoera hurbilduko digu LGTBI kolektiboaren ikuspegitik. Saioaren ostean, hizketaldia egongo da Gehituko eta CEAR-eko kideen eskutik.

Sarrerak

Doako sarrerak har daitezke gaurtik aurrera Niessen Kulturguneko harrera bulegoan eta ekitaldia baino ordubete lehenago leihatilan bertan, betiere, bulegoko ordutegian.