2017ko kultur jardueretarako diru-laguntza eskaerak abenduaren 30era arte aurkeztu daitezke

Kulturaharrera72

Udal Kultura sailetik jakinarazi dute Errenterian 2017ko urteko jardueretarako, eta baita datozen inauterietan burutuko diren kultur jardueretarako ere, diru-laguntza eskatzeko epea datorren abenduaren 30ean amaituko dela.

Eskabide orriak udaletxeko Erregistro Orokorrean, Niessen Kulturgunean kokatzen den Kultura departamentuan edo Udalaren web orrian eskura ditzakete herritarrek.

Dokumentazio guztia, ordea, Erregistro Orokorrean entregatu beharko dute interesdunek.