Liztor beltzaren aurka aurtengo kanpaina itxiko du Aldundiak

Liztor beltza (Izadi 21)Negua iritsi da eta horrekin batera, liztor beltzak (Vespa vellutina) bere jarduera geratu du. Une honetan, udan horren aktiboak izan diren habiak argi ikus daitezke zuhaitzetatik zintzilik, hutsik.

Hori dela eta, liztor beltzari aurre egiteko protokoloak dioenari jarraituz, 2016ko abenduaren 17tik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Faunaren eta Abeltzaintza Zerbitzuek, deuseztatze jardunak bukatutzat emango dituzte.

Halere, esandako datatik aurrera Udalek liztorren habiak lokalizatzeko aplikazioan sartu ahal izango dute ager daitezkeen habia berriak. Nahiz eta aktibitaterik ez izan habia horiek aipatu aplikazioan jasotzea interesgarria da, protokoloaren jarraibideak errespetatuz, udaberrian antolatu daitezkeen erregina berriak harrapatzeko tranpatzeak antolatzeko baliagarria gerta daitezkeelako.

Izan ere udazken amaieran habia bakoitzean sortutako erreginak bertatik alde egiten dute eta gainerako liztorrak hil egiten dira. Erregina hauek negua ezkutuan ematen dute eta martxoa aldera lehen kumaldia izaten dute. Horretarako, tarte horretan, lehen habia sortzen dute. Garrantzitsua da lehen habia hau antzemanez gero, Udalean abisua ematea.

Horregatik, Errenteriako Udalak biztanleak animatzen ditu liztor beltzaren habia hutsak topatuz gero Udalean bertan abisua ematea.