Zarataren Ekintza-plana erakusketa publikoan jarri du Udalak

Trafikoa2Zarata-mapa zein diagnosia osatu eta hiritarrekin partekatu ostean, Errenteriako Udalak jasotako emaitzekin Zarataren Ekintza-planaren zirriborroa osatu du.

Ekintza-plan honek 5 lan-ildo nagusi ditu eta, bertan jasotako ekintzak, modu progresiboan burutuz joango dira 2020ko epera bitartean.

Partaidetza-prozesua zabalik

Aurreko fasean bezala, oraingoan ere hiritarrekin partekatu asmo du Udalak. Horretarako, 2017aren hasierara arte luzatuko diren auzo-bilerak abiatu ditu. Dagoeneko Olibet-Etxeberrietako auzokideekin egin da plana aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko saioa.

Bilerez gain, Planari ekarpenik egin nahi badiozu, bide bi dituzu:

  • Online
  • Udal-erregistroan sarrera emanez.

Behin ekarpenak egiteko partaidetza-prozesua amaituta, Udalak Ekintza-plana jendaurrean jartzeko tramitazioa bideratuko du, nahi duten herritarrek, modu ofizialean, alegazioak aurkezteko.

Informazio gehiago http://ingurumena.errenteria.eus atarian.