‘Narcos’ telesailaren kapitulu bat grabatuko da Errenterian

Kategoria gabe 2016-12-28 | 1
narcos Netflixek iragarri du Narcos telesail ezagunaren hirugarren eta laugarren denboraldiak grabatzeko asmoa duela. Pablo Escobarren bizitzari buruzko fikziozko lanak izango du, beraz, jarraipenik. Hirugarren eta laugarren denboraldiek beste trafikatzaile batzuei buruz jardungo dute. Gaumont International Television-ek baimena eskatu dio Udalari bi kapitulu Errenteriako lurretan grabatzeko.
Lehen eta bigarren denboraldiek hamarna kapitulu izan dituzte. Netflixen estiloari jarraiki, blokeka atera dituzte.
Produktorak Errenterian jarri ditu begiak. Narkoak gotorleku batean atrintxeratzen diren eszenak grabatu behar dituzte eta jakina denez, euskal jatorriko jende dezentek lan egiten duenez produktora horretan, euskal lurrekin akordatu dira.
Udala baimenak aztertzen ari da. Onartuko balira, aste pare bat barru irekiko litzateke extra moduan lan egiteko epea. Tiroketa eszena hauetarako jende asko beharko da, bereziki, gizon bibotedunak, azal ilunekoak eta gaizto aurpegia dutenak bilatzen dituzte.
Produktorako iturriek filtratu dutenez, Narcos telesailaren spin off bat egitea planteatzen ari da katea. San Marcos izena jarriko lioteke. p11993086_b_h10_ab

One Response to ‘Narcos’ telesailaren kapitulu bat grabatuko da Errenterian

  1. komunikazioa 2016-12-30 at 12:49 #

    ALBISTE HAU IZAN DA AURTENGO INOZENTADA! 🙂

Utzi erantzuna